Ingeniari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Ingeniariak''' [[Ingeniaritza|ingeniaritzareningeniaritza]]ren praktikatzaile diren profesionalak dira. Ingeniari batek helburu eta betebeharrak betetzeko [[Makina|makinakmakina]]k, sistemak, [[Egitura|egiturakegitura]]k eta [[Material (argipena)|materialak]] asmatu, [[Diseinu|diseinatu]], [[Analisi (argipena)|analizatu]], eraiki eta aztertzen ditu, praktikotasunak, arauek, segurtasunak eta kostuak inposatutako baldintzak kontuan hartuz. Ingeniari hitza (Latinez ''ingeniator'') Latineko ''ingeniare'' (“egin, sortu, asmatu, antolatu”) eta ''ingenium'' (“azkartasun”) hitzetatik eratorria da.
 
Ingeniari baten oinarrizko ikasketek ingeniaritza-diziplina batean lau urteko unibertsitate-gradua barneratu ohi dute, edo, lurralde batzuetan, master-gradua ingeniaritza-diziplina batean gehi lautik sei urtetarako praktika profesionala kide batez lagunduta (proiektu-txosten edo tesi batean amaitua).
 
Ingeniarien lanak lotura egiten du aurkikuntza zientifikoen eta haien ondorengo giza eta negozio-beharren zein bizitza-kalitaterako aplikazioen artean.
 
== Eginkizun eta trebetasunak ==
 
=== Diseinua ===
Ingeniariek soluzio [[Teknologia|teknologiko]] berriak garatzen dituzte. Ingeniaritza-diseinu prozesuan zehar, ingeniariaren ardurak izan daitezke: problemen definizioa, ikerketa zuzendu eta zehaztea, irizpideen analisia, soluzioak bilatzea eta analizatzea eta erabakiak hartzea. Ingeniari baten denbora gehiena informazioa ikertzen, bilatzen, aplikatzen eta transferitzen igarotzen da. Izan ere, ikerketen arabera, ingeniarien denboraren % 56 informazioarekin erlazionatutako jardueretan pasatzen da, tartean % 14 aktiboki informazioa bilatuz.
 
Ingeniariek diseinu-aukera ezberdinak ebaluatu behar dituzte haien gaitasunetan oinarrituz; ondoren, helburu eta betebeharrak hobekien betetzen dituen soluzioa aukeratzeko.
 
=== Analisia ===
Ingeniariek analisi teknikak erabiltzen dituzte azterketan, ekoizpenean, edota mantenuan. Ingeniari analitikoek ondorengoak egin ditzakete: ekoizpena ikuskatu lantegi eta bestelakoetan, prozesu-akats baten kausa determinatu, eta ekoitzitakoa probatu kalitatea mantentzeko. [[Proiektu]] konplexuen denbora eta diru-kostuak estimatzen dituzte ere. Ingeniari ikuskatzaileak osagai handien edo proiektu osoen arduradunak dira. Ingeniaritza-analisiak analisi zientifikoaren printzipioen aplikazioa eta ikertzen ari den tramankulu, mekanismo edo sistemaren egoera eta propietateak ezagutzeko prozesuak dakartza. Ingeniaritza-analisiari ekiteko ingeniaritza-diseinua operazio eta akats-mekanismoetan banatzen da, operazio eta akats-mekanismoak analizatu edo estimatu egiten dira banaka-banaka isolatuz, eta piezak birkonbinatuz. Arriskua ere aztertu dezakete.
 
Ingeniari askok ordenagailuak erabiltzen dituzte diseinuak egin eta analizatzeko, simulazioak eta probak egiteko makina, egitura, edo sistema batek nola jarduten duen ikusteko, atalentzako zehaztapenak sortzeko, produktuen kalitatea kontrolatzeko, eta prozesuen efizientzia kontrolatzeko.
 
== Espezializazioa eta ingeniari motak ==
Ingeniaritzak adar asko ditu, horietako bakoitza teknologia eta produktu espezifiko batzuetan oinarritzen da. Normalean, ingeniariek ezagutza sakona izango dute adar batean eta oinarrizko ezagutza erlazionatutako adarretan. Hauek dira ingeniaritzaren adarretako batzuk:
 
* [[Ingeniaritza aeroespazial|Ingeniaritza aeroespaziala]]a. Hegazkin eta espazio-ontzien garapenean espezializatzen da.
* Arkitektura-ingeniaritza eta eraikuntza-ingeniaritza. Eraikuntzan eta eraikinetan espezializatzen da.
* [[Ingeniaritza biomediko|Ingeniaritza biomedikoa]]a. Ingeniaritza eta medikuntzaren arteko tartea txikitzeko asmoan espezializatzen da, osasun-laguntza tratamenduetan aurreratzeko asmoz.
* [[Ingeniaritza kimiko|Ingeniaritza kimikoa]]a. Kimikoen fabrikazioan eta kimikoen ekoizpen-prozesuetan espezializatzen da.
* [[Ingeniaritza zibil|Ingeniaritza zibila]]a. Sistema handien eraikuntzan, egituretan, eta ingurumen-sistemetan espezializatzen da.
* Ingeniaritza informatikoa. Ordenagailuen hardware eta software-sistemen garapenean espezializatzen da.
* [[Ingeniaritza elektriko|Ingeniaritza elektrikoa]]a. Elektrizitatearen, elektronikaren eta elektromagnetismoaren aplikazioetan espezializatzen da.
* [[Ingeniaritza industrial|Ingeniaritza industriala]]a. Produkzioaren diseinu, optimizazio eta operazioan, logistikan, eta zerbitzu-sistema eta prozesuetan espezializatzen da.
* Ingeniaritza mekatronikoa. Teknologian eta industriaren arlo guztia kontrolatzean espezializatzen da.
* [[Ingeniaritza mekaniko|Ingeniaritza mekanikoa]]a. Energia-sistemen operazio eta garapenean, garraio-sistemetan, ekoizpen-sistemetan, makinetan eta kontrol-sistemetan espezializatzen da.
* Ingeniaritza metalurgikoa eta materialen ingeniaritza. Metalak meatatik ateratzean eta material berrien garapenean espezializatzen da.
* Meatzaritza-ingeniaritza. Lurretik mineralak ateratzeko zientzia aplikatuen eta teknologien erabileran espezializatzen da.
* [[Software ingeniaritza|Software-ingeniaritza]]. Software-sistemen diseinu eta garapenean espezializatzen da.
* Etab.