Gure Irratia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Historia ==
[[1981]]eko [[abendu]]an hasi zen emititzen, Entzun Ikus elkartearen eskutik. Sorrera [[Milafranga|Milafranganko]]nko ([[Lapurdi]]) etxe batean izan zen arren, [[1997]]an [[Baiona|Baionako]]ko egoitza batera aldatu ziren eta gaur egun [[Uztaritze|Uztaritzeko]]ko Landagoien gunean kokatzen da irratia. Aipatu beharra dago Uztaritzera [[2006|2006ko]]ko apirilean mugitu baziren ere, urte hartako abenduan izan zen sute baten ondorioz egoitza guztiz suntsituta geratu zela. Behin obrak eta konponketak bukatuta, 2009ko azaroan itzuli ziren berriz, tarte horretan euren jarduna herriko etxeak utzitako gela batzuetan burutu ostean. Bestalde, irratiaren behin betiko legeztapena 1984. urtean gertatu zen.
 
Hasiera batean, lehenengo asmoa [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herri]] osorako emisora izatea bazen ere, Lapurdira mugatu beharra izan zuten lege eta lizentzia aferak tarteko. Behar horiei erantzuteko, urte bat beranduago, 1982an, sortuko ziren hain zuzen ere [[Irulegiko irratia|Irulegiko Irratia]] eta [[Xiberoko Botza|Xiberuko Botza]], [[Nafarroa Beherea|Behe Nafarroa]]<nowiki/>n eta [[Zuberoa|Zuberoan]]n hurrenez hurren, eta beranduago, [[Antxeta Irratia|Antxeta irratia]].
 
Gure Irratia [[Euskal Irratiak]] federazioaren baitan dago. Azken hori, 1999an sortu zen eta lehenago aipaturiko lau irratiak osatzen dute. Irrati horien programazioaren gehiengoa, %80 gutxi gora behera, elkarlanean eramana eta partekatua da, nahiz eta, irrati bakoitzak badituen euren eduki propioa garatzeko tarteak ere.
 
<br />