Rokoko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
 
3. lerroa:
'''Rococo'''<ref>Euskaltzaindia: ''Hiztegi Batua''.</ref> [[XVII. mendea|XVIII. mendearen]] hasieran, [[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aren]] erregeordetzaren garaian (1715-1743), [[Paris]]en gorpuztu zen arte estiloa izan zen. Estilo [[barrokoa]]ren amaiera ekarri zuen arte berri horrek; erabili zituen forma sentsualagoek, dotoreagoek eta bitxiagoek aristokraziaren molde intelektual eta gustu berriak irudikatzen zituzten. Argien mendeko ideologia berriak eta entziklopedismoak zerikusi handia izan zuen estilo horren zabalkundearekin: izadiaren zaletasuna eta norberaren gogoa bete nahia bereziki bildu ziren estilo berrizale hartara.
 
== Hedapena ==
Frantzian sortu eta berehala zabaldu zen rokoko estiloa Europan barrena, Alemanian eta Austrian bereziki. Euskal Herrian ez zuen eragin handirik izan. Parisko burges aberatsek guztiz edertu zituzten beren etxeak; aristokratek, aldiz, Paristik kanpoko jauregietara jo zuten. Barne-espazio guztia lantzen zen; nonahi agertzen ziren dekoraziorako harri biribilak, konkak eta landare edota ekialdeko urruneko elementu bitxien irudiko moldurak, eta kolore argi biziak erabiltzen ziren eskuarki, hondo zuriaren gainean. [[Germain Boffrand]] (1732-1734, Hôtel de Soubise, Paris), [[Jean Aubert]] (1722, Printzearen Aretoa, Chantillyko gaztelua) eta [[Robert de Cotte]] (Hôtel de la Vrillière, Paris) arkitektoak gailendu ziren Frantzian. Frantziatik, bereziki, Alemaniako lurralde katolikoetara eta Austriara zabaldu zen rokoko artea.