Bertso jarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
'''Bertso jarri''' edo '''bertso-papera''' [[bertsolari]]ek bat-batean kantatzen ez duen bertsoa da, gehienetan paperean idatzia. Izan ere, Euskaltzaindiako ''Literatura terminoen hiztegiak'' Bertsopaperak galerada moduko orrialde inprimatu gisa definitzen ditu, herri mailako bertso sortak jendartera iritsarazteko paratuak.<ref>Lurdes Otaegi(koor.). Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia, 2008.[https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&lang=eu&layout=lth_list&search=1&view=frontpage&Itemid=474]; kontsulta data 2019ko ekainak 9a</ref>. Edukiei dagokionez, bertsopaperek jasotzen dituztenak dira oroimenaz gain, gordetzeko diren bertsoak, ''Jendearen gogoa irabazteko biderik egokiena'' direlako<ref>Zavala, Antonio.- ''Auspoaren auspoa : (itzaldiak = Conferencias)''. Oiartzun: Sendoa, 1996 T.I., orr.330 [http://www.kmliburutegia.net/Record/255587]</ref>.
[[Antonio Zavala|Antonio Zavalak]]k kokatzen du horien jatorria XVIII mendean idazten ziren ''Gabon kantak'' motako eskuizkribuetan, hasieran kulturadun lagunek jasoak eta ondoren, abantailak ikusita, bertsozaleen artean zabalduta.
Bertsopaper zaharrena [[Bilbo|Bilbon]]n kokatu da, [[1755]] urtean <ref> Antonio Zavala, Xabier Kaltzakorta, eta Pello Esnal. ''Bilboko Gabon-kantak (1755-1832)''. Donostia-San Sebastián: Auspoa, 2012. [http://www.kmliburutegia.net/Record/676194]</ref>
Bestalde, XIX. mendean, eskolatzea gehiagorengana heltzen den neurrian, gero eta gizarte-geruza zabalagoetara hedatuko da irakurtzen eta idazten ikasteko ahalbidea, nahiz eta askotan neurri apalean, ordu arte bakarrik ahoz zabaltzen ziren bertsoak, jendartean irakurketa-idazketak ezagutzeko aukera irekitzen, formak eta edukiak idatzira eramateko gauza dira eta Bertsopaperak horren erakuskari garbia dira, askotan, kopiatzaile bat eskura daukaten agrafoak, beren ahozko sorkariari letra bidez zabaltzeko aukera eskainiko zaie.<ref> TOLEDO LEZETA, Ana Maria.- ''Aldiak mugatuz euskal literaturan: eredu bila'', hemen argitaratua, '' Euskera: Euskaltzaindiaren lan eta agiriak = Trabajos y actas de la Real Academia de la Lengua Vasca = Travaux et actes de l'Academie de la Langue basque'' aldizkarian, ISSN 0210-1564, Liburukia 58, zk. 2, 2013, orr. 489-514</ref>.
[[Bertsozale Elkartea]]k dioenez [[XIX. mende]]an, bereziki [[Karlistadak|Karlistadei]] lotuta garapen handia izan zuten. Bertso-guduak baino paperean errazagoa zen aldarriak banatzea, eta honek bertso jarrien loraldia ekarri zuen. Garaiko bertsolari askok ez zekiten idazten, beraz industria txiki bat eraiki zen bertsopaper idazle eta saltzaileen artean.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.bertsozale.eus/eu/bertsolaritza/historia|argitaletxea= Bertsozale Elkartea|izenburua=Bertsolaritzaren historia}}</ref>
 
[[1963]] urtean [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiak]]k bertsopaper txapelketa bat antolatu zuen berrindartzeko asmoz dagoeneko ordurako ohitura zaharra zena.
 
== Erreferentziak ==