Badminton: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Badmintona''' [[Ingalaterra]]n [[1873]]an sortutako [[tenis]]aren antzeko [[kirol]]a da, ohiko pilota erabili ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osatutako pilota hegalari bat erabiltzen duena. [[India]]n jokatzen zen jolas bat hartu zen oinarri gisa.
 
Tenis-zelaiak baino txikiagoetan jokatzen da. Sarea, ordea, altuago jartzen da hartan baino. Lumazko pilota kortxozko esfera erdi bat izan ohi da gehienetan, lumazko koroa edo isats bat duena. Pilota hegalariak pisu gutxi eta malgutasunik ez duenez, palak emandako indarra berehalaxe galtzen du, eta bide zuzenik ez du. Pilota hegalaria lurrera erortzen ez uztea da jolasaren funtsa. 1934an sortu zen kirol honetarako Nazioarteko Batzordea eta 1977an egin zen lehen txapelketa. [[Ingalaterra]]n, [[Europa]] erdi eta iparraldean, [[Ipar Amerika]]n eta batez ere [[Malaysia]]n jokatzen da kirol hau.
 
== Badmintona Espainian ==
20. lerroa:
Hala eta guztiz ere, lorpen handiena badmintona Espainiako Tenis Federazioaren barruan onartzea izan zen. Geroago Euskal Pilota Federazioaren barruan kokatu zuten.
 
1985ean, lan askoren ostean, Espainiako Badminton Federazioa sortu zen Kirol Kontseilu Gorenak onartuta. Horrelaz badmintona beste kirol federazioetatik at geratu zen eta izaera propio bat lortu zuen. Gaur egun gehien praktikatzen den kiroletako bat bilakatu da.
 
Nazio mailan [[Dolores Marco]] kirolari profesionala Espainiako lehiaketa gehien irabazi dituen pertsona da, guztira bederatzi titulu lortu ditu eta azkena 2006an izan zen. Gerora [[Antonio Crespo]], [[Sergio Llopis]] eta [[Yoana Martinez|Yoana Martínez]] izan dira kirol honen maila gorenean ibili direnak, azken hau lehendabiziko espainiarra izan zen Olinpiar Joko batean irabazten, 2008ko [[Pekin]]<nowiki/>eko [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Joko]]<nowiki/>etan hain zuzen.
 
Gaur egun, [[Carolina Marín]] da jokalaririk ospetsuena. Emakumeen bakarkako kategorian jokatzen du eta BWF-eko (Badminton World Federation) ranking-ean lehendabiziko postuan dago. Horretaz aparte 2014 eta 2017an munduko txapeldun izan zen, eta 2014, 2016 eta 2017an [[Europa]]<nowiki/>ko txapeldun. Gainera, 2016an [[Olinpiar Jokoak]] ospatu ziren [[Rio de Janeiro]]<nowiki/>n eta bertan ere txapeldun bilakatu zen.
== Badmintona Euskal Herrian ==
Gipuzkoako Badminton Federazioa 1986an sortu zen, nahiz eta [[Eusko Jaurlaritza]]<nowiki/>ren legezko agiriaren arabera 1987an izan. [[Gipuzkoa]] izan da kirol honen aitzindaria [[Euskal Herria]]<nowiki/>n.