Anuradha Ghandy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Anuradha Ghandy''' ([[1954]]ko [[martxoaren 28]]a - [[2008]]ko [[apirilaren 12]]a) [[India|Indiako]]ko idazle, [[Komunismo|komunista]] eta buruzagi [[iraultzaile]]a izan zen. Ilegalizatutako [[Indiako Alderdi Komunista|Indiako Alderdi Komunistako]]ko kide izan zen (Ildo [[Maoismo|Maoista]] jarraitzen zuena), eta [[Indiako Alde Komunista|Indiako Alde Komunistaren]]ren ([[Marxista-leninista]]) sortzaileetako bat izan zen.
 
Indiako mugimendu marxistak landu eta garatu zituen dokumentu politikoei dagokienez, Ghandyk nabarmen lagundu zuen ''"[[Feminismo]]a eta [[Marxismo]]a"'' lana burutzen. Hainbat ekarpen egin zituen, batez ere Indian garai hartan antolatuta zeuden indar armatu ezkertiarretan, Kooperatiben eta nekazaritzaren ekoizpenaren garrantzia azpimarratuz, edota alderdi komunistaren barruan ematen ziren ideia [[patriarkal]]ak aldatzera begira, izan ere, garai hartan alderdia ideia horietaz leporaino beteta zegoen, bere ustetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Philosophical Trends in the Feminist Movement|hizkuntza=en-US|url=http://massalijn.nl/theory/philosophical-trends-in-the-feminist-movement/|aldizkaria=Massalijn|sartze-data=2019-03-26}}</ref>
 
== Bizitza ==
8. lerroa:
 
=== Haurtzaroa, gaztaroa eta ibilbide politikoa ===
Anuradhak, beste Indiako haur askok ez bezala, zorte ona izan zuen haurtzaroan eta bere eskolaratze prozesua positiboa izan zen. J.B. Petit School-ean eman zituen bere lehen pausoak, Bonbaien. Eskola hori ez zen ausaz aukeratu, izan ere, haurrei irakurketa, antzerkia eta dantza bezelako ikastaroak erakusteaz gain, ideia komunistak oso hedatuta zeuden eskola bat zen, eta Anuradhak, bertan jasoko zituen bere lehen interesak politika iraultzaileari begira. Testuinguruari begira, 1970.hamarkada izan zen mugituena Indian ideia komunistei dagokienez, eta Ghandy bere ikasketa prozesuan murgilduta zegoen bete-betean. [[Txinako Iraultza Kulturala|Txinako Iraultza Kulturalak]]k, eta [[Vietnamgo Gerra|Vietnamgo gerrarekiko]] oposizioak, aldaketa sozial handiak ekarri zituen Indiara. Garai hartan, Anuradha PROYOM (Progressive Youth Movement) izeneko ikasle antolakunde iraultzailean sartu zen, bere ekarpena egiteko helburuarekin. PROYOM antolakundea, garai hartan altxatu zen mugimendu Naxalitarekin zuen zerikusia. Hemendik aurrera, Anuradharen bizitza politikoak gorakada nabarmena izango du; 1975ean Dalit Panther mugimenduan hartu zuen parte, eta 1974ean [[Worliko istiluak|Worliko istiluetan]]. Urte haietan, Eskubide Demokratikoen Babeserako Komitea sortu zen, eta bera horren erreferente nagusienetako bat bihurtu zen.<ref>{{erreferentzia|url=https://rsmtoronto.files.wordpress.com/2011/09/brave-new-world-philosophical-trends-in-the-feminist-movement-by-avanti.pdf|izenburua=Philosophical Trends in the Feminist Movement|sartze-data=2019-03-25|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Ghandy|izena=Anuradha|egile-lotura=|hizkuntza=Ingelesa|formatua=PDF}}</ref>
 
1969tik aurrera, Anuradha Ghandyk [[Indiako Alderdi Komunista]]<nowiki/>n hartu zuen parte, ildo marxista-leninista jarraitzen zuena. 1982an aldaketa handia eman zuen bere bizitza politikoak, izan ere, sindikatuekiko eta Dalit mugimenduen ondorioz, Bonbai-tik [[Nagpur]] hirira lekualdatu zen eta hainbatetan atxilotu zuten, urte honatatik aurrera bere bizitza klandestinitatera pasako delarik. Jakina da hala ere, 1983an, [[Kobad Ghandy]] izeneko pertsona batekin ezkondu zela Anuradha, Indiako Alderdi Komunistan kargu garrantzitsuak gidatu zituen gizona, 2009.urtean atxilotu eta kartzelaratu zuten arte.<ref>{{Cite aldizkari|hizkuntza=Ingelesa|izenburua=Ghandy and the indian women´s movement|urtea=|abizena=Norvell|izena=Lyn|orrialdeak=12-27|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>
16. lerroa:
 
 
1990.hamarkadan, [[Esklerosiesklerosi anizkoitz|esklerosi anizkoitza]]a diagnostikatu arren, Anuradha Ghandy Bastar hirira lekualdatu zen, eta [[Dandakaranya]] basoan bizi izan zen, Indiako Alderdi Komunistako Herri Askapeneko Ejerzito Gerrilleroaren esanetara, 3 urte osoz. Urte horietan emakumearen papera hobetu eta KAMS (Krantikari Adivasi Mahila Sanghatan) eragile feminista zabaltzeari ekin zion, 90.000 kide izatera heldu zelarik.<mapframe latitude="19.113056" longitude="82.004013" zoom="3" width="315" height="229" align="right" />
2000.urtetik aurrera, Alderdiaren adar feminista gidatzeaz arduratu zen, klandestinitatean beti ere, bere heriotza heldu arte. Vidarbha Eskualdeko komitearen kide izan zen, eta Maharashtrako Komite estataleko kide. 2007an, Alderdi Komunistaren IX.kongresuan, Alderdiko Komite nagusirako hautagai bezela aukeratua izan zen, garai hartan zegoen emakume bakarra izatera iritsi zelarik.<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=|izenburua=Scripting the Change,Selected Writings of Anuradha Ghandy|urtea=2011|abizena=Roy|izena=Arundhati|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Daanish book|ISBN=https://revolutionaryfrontlines.wordpress.com/2012/02/13/arundhati-roy-foreword-to-scripting-the-change-selected-writings-of-anuradha-ghandy/}}</ref>
 
29. lerroa:
 
{{bizialdia|1954ko|2008ko|Ghandy, Anuradha}}
 
[[Kategoria:Indiako komunistak]]
[[Kategoria:Indiako politikariak]]