47 samuraien kondaira: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Sengakuji 47 ronin graves.jpg|thumb|250px|righteskuinera|47 rōnin gerlarien hilarriak, [[Sengaku-ji]] tenpluan, [[Tokio]].]]
'''47 samuraien kondaira''' edo '''47 rōninen kondaira''' ([[japoniera]]z: 四十七士, Shi-ju Shichi-shi, Yon-ju Nana-shi), '''Akō-ko gertakaria''' (赤穂事件 Akō jiken), edo '''Genroku aroko ezbeharra''' (元禄赤穂事件, Genroku ako jikeno) [[Japonia]]ko kontakizun klasiko bat da, aditu batzuen arabera herrialde horretako kondaira nazionala. Gertaera hau [[1701]]-[[1703]] artean jazo omen zen eta [[samurai]]en ohorezko kodea goraipatzen duen kondairarik ospetsuena da: [[Bushido|Bushidō]] delakoa. Dena den, kode hori deskribatua dagoen Hagakure liburuan ez zen handik urte batzuetara baino idatzia izan.
 
== Gertaerak ==
Kondairak [[rōnin]] (浪人, "jaunik gabeko samuraia") bilakatzera derrigortuak izandako samurai talde baten istorioa azaltzen du, beren [[daimyō]]a (jauntxo feudala) [[harakiri|seppukuseppukua]]a egitera behartuarazia izan ondoren (erritual suizida), aurrez [[Shogun|ShōgunShōgunaren]]aren [[Edoko gaztelua|Gaztelu Handian]] [[Kira Kozukenosuke]] izeneko gobernuaren goi funtzionari bat eraso egiteagatik.
 
Kira ustez laidotu zuena Asano jauna izan zen, eta Asano etxeko menpekoek, behin beren jauna zendu ondoren, haren ohrea mendakatzeko plan bat gauzatu zuten, nagusiki Kira jauna hiltzean oinarritzen zena. Baina Kirak berau hiltzeko asmoa zutela susmatuta, zaindariak kontratatu zituen. Honela, Kira ustekabean harratzeko asmoz, samuraiek urte eta erdi itxaron zuten. Ekintza prestatzeko, zuhurtzia politikoa eta disimulu handia behar izan zituzten samuraiek, eta hori burutzeko sekulako lanak hartu zituen samuraien buruak, Oishi txanbelanak<ref>{{Erreferentzia|abizena=Ekialde|izenburua=Genroku Chushingura (47 Ronin)|hizkuntza=eu|url=https://azpitituluak.eus/1393948197|aldizkaria=AZpiTituluak.eus|sartze-data=2019-05-26}}</ref>.
 
Adostutako eguna eta ordua iristean, klaneko kide guztietatik 47 bakarrik elkartu ziren. Baina horrek ez zituen atzera bota, Kiraren etxea erasotu eta hil egin zuten. Haren burua Sengakuko tenplura eraman zuten, beren jauna lurperatua zegoen lekura. Eta haren hilobian burua aurkeztu eta otoi egin ostean, 47 samuraiek beren buruak agintarien menpe jarri zituzten, hauek seppuku egitera zigortu zituzten.
 
Kondaira Japoniako txoko guztietara hedatu zen, eta leku guztietan samuraiek beren jaunari erakutsitako leialtasuna, sakrifizioa eta menpeko leialen borondate irmoa mirestua izan zen, jada gerrak eta ekintza bortitzak iraganeko gertaerak bezala ikusten ziren garaian. [[Meiji Aroa]] eta herrialdearen modernizazio azkarraren garaian kondairak japoniarren artean oraindik eta ospe gehiago bereganatu zuen, beren jatorrizko kulturaren sustraietara itzultzeko gura baizuten.
 
== Egokitzapenak ==
[[Japoniera|Japonieraz]]z kontaezinak dira istorio honek utzi dituen idazki, antzezpen eta ikus-entzunezko ekoizpenak<ref>{{Erreferentzia|izena=Rubén|abizena=Redondo|izenburua=La alternativa {{!}} Los leales 47 Ronin (Kenji Mizoguchi)|url=https://www.cinemaldito.com/la-alternativa-los-leales-47-ronin-kenji-mizoguchi/|sartze-data=2019-06-03}}</ref>.
 
Zinearen alorrean, 21. mendean, nazioarteko ekoizpen batek ([[47 Ronin (2013ko filma)|47 ronin]]) ospea lortu zuen, baina magia elementu fantastikoak sartzen dituen istorio bat da, oso urrun dagoena kondaira jatorrizkotik<ref>{{Erreferentzia|izena=via Open Data|abizena=Euskadi|izenburua=47 Ronin|hizkuntza=eu|url=https://azpitituluak.eus/1489912619|aldizkaria=AZpiTituluak.eus|sartze-data=2019-05-26}}</ref>.
18. lerroa:
Fidelagoak dira, kritikak goraipatutako lanen artean, 20. mendeko bi ekoizpen japoniar:
 
* [[47 ronin (1963ko filma)]], [[Hiroshi Inagaki|Hiroshi Inagakik]]k zuzendua.
* [[Genroku Chushingura]] (1941eko filma), [[Kenji Mizoguchi|Kenji Mizoguchik]]k zuzendua.
 
Inagakiren lanean hobeto kontatzen dira Kiraren laidoaren gorabeherak, istorioaren hasierakoak, eta baita 47 samuraiek Kiraren etxera egindako erasoa. Mizoguchirenean, ordea, Oishi txanbelanaren maniobra politikoak eta zalantza etikoak deskribatzen dira detailez, eta baita amaierako seppuku ekintza<ref>{{Erreferentzia|abizena=Ekialde|izenburua=Genroku Chushingura (47 Ronin)|hizkuntza=eu|url=https://azpitituluak.eus/1393948197|aldizkaria=AZpiTituluak.eus|sartze-data=2019-05-26}}</ref>.