Txikipedia:Meridiano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{Banner|Longitude blue.svg}}
[[File:Latitudea eta longitudea.jpg||thumb|550px|<center>{{txp|Latitude|Latitudea}} (paraleloak) eta {{txp|longitude|longitudea}} (meridianoak)]]
'''Meridianoak''' {{txp|koordenatu geografikoakgeografikoen sistema|koordenatu geografikoetan}} erabiltzen diren asmatutako lerro batzuk dira; zehazki, lurraren errepresentazioetan, bi {{txp|polo geografiko|poloetatik}} igarotzen diren lerro edo zirkulu-erdiak dira. Mundua {{txp|mapa}} batean irudikatzeko dagoen Peters-en proiekzioan, meridianoak lerro bertikalak dira. {{txp|Paralelo (geografia)|Paraleloekin}} batera, gure {{txp|planeta|planetako}} edozein puntu, hiri edo herri errazago aurkitzeko erabiltzen dira. Meridiano guztiek luzera bera dute, 20.000 kilometro inguru, lurraren diametroaren erdia (20.093,93 km zehazki).
<br>
 
{{txp|Washington|Washingtonen}} 1884an egindako nazioarteko zientzia-bilera batean erabaki zen erreferentziazko meridiano edo lehen meridiano bakar bat izendatu behar zela, ordura arte erabiltzen ziren ugarien ordez; eta {{txp|Ingalaterra|Ingalaterrako}} {{txp|Greenwich}} hiriko behatokia zeharkatzen duena izendatu zen horretarako. Hortik ekialdera, 180 meridiano eta mendebalera beste 180 meridiano egongo zirela erabaki zen (lurrak, beraz, 360 meridiano ditu guztira, lurraren zirkunferentziak 360º dituelako). Alegia, meridiano bakoitzari gradu bat dagokio. {{txp|GreenwichekoGreenwich meridianoa|Greenwicheko meridianoak}} lurra bi zati edo {{txp|hemisferio|hemisferiotan}} banatzen duela esaten da: meridianotik eskuinera, Ekialdeko hemisferioa dago (0º eta 180º arteko ekialde-{{txp|longitude|longitudeak}}); eta ezkerrera, Mendebaleko hemisferioa (0º eta 180º arteko mendebale-longitudeak).
Meridianoak {{txp|Paralelo (geografia)|paraleloekiko}} perpendikularrak dira, eta haien bidez, lurreko puntu bakoitzaren {{txp|longitude|longitudea}} neurtzen da, gradutan; horrela jakin daiteke zer distantzia dagoen puntu horretatik lehen meridianora, bai eskuinerantz (ekialderantz) bai ezkerrerantz (mendebalerantz) ere; Greenwicheko meridiano edo lehen meridianoaren {{txp|longitude|longitudea}} 0º da.