Tifus exantematiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Ohar medikoa}}
{{gaixotasun infotaula}}
'''Tifus exantematiko epidemikoa''' [[eritasun]] kutsakorra da, lurralde askotan endemikoa, [[zorri]]ek eroaten duten ''[[Rickettsia prowazeckii]]'' mikroorganismoak eragina. [[Sukar]]ra, [[sorgortasun]]a, [[hotzikara]]k eta orban gorri ugari ([[exantema]]k) agertzen dira, eta, askotan, [[eldarnio]]ak, neurologia gaitz larriak, arnasketa galarazteraino ere irits daitezkeenak, eta [[kolapso (argipena)|kolapsoa]] –eta, horren ondorioz, heriotza– eragin ditzake. Sendagaitzat [[bakterio-kontrako|antibiotikoak]] erabiltzen dira ([[kloromizetina]], [[terramizina]], [[aureomizina]], etab.).
 
[[Konbentzio Gerra Euskal Herrian|Konbentzio Gerran]] ibilitako gudataldeek orduko dokumentuetan “sukar ustelak” (“fiebres pútridas”) edo “sukar gaiztoak” (“fiebres malignas”) deituriko tifus honen epidemia bat jasan zuten, %5eko hilkortasuna eduki izan zuena. Biztanleria zibilak ere “sukar ustel edo gaizto” hauek pairatu zituen, eta militarrek baino modu larriagoan, gainera. Epidemiak sortutako hilkortasuna [[Gipuzkoa]]ko biztanlerian argi islatzen da, 1787. urtean 114.304 biztanle izatetik 1799ko zentsuan 104.479 izatera pasatu zen. 10.000 biztanleko jaitsiera honek populazioaren %11 suposatu zuen.<ref>{{erreferentzia|url=http://www.oeegunea.eus/agiriak/ikusi/hitz/57/?urtea=2018&hila=06|izenburua=Epidemiak Euskal Herrian|izena=Anton|abizena= Erkoreka|argitaletxea=Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea}}</ref>