Proxima Centauri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
55. lerroa:
'''Proxima Centauri''' gertuen daukagun [[izar]]ra da, [[eguzkia]]ren ostean, 4.22 [[argi-urte]]ko distantziara. '''Alpha Centauri C''' izenarekin ere ezagutzen da, [[Centaurus (konstelazioa)|Centaurus]] konstelazioan dagoelako, beste bi izarrekin [[Alpha Centauri]] sistema osatuz. [[Nano gorri]] honen [[diametro]]a eguzkiaren 1/7 da, eta bere [[masa]] ere eguzkiaren 1/7 da.
 
[[Centaurus (konstelazioa)|Centaurus]] konstelazioan kokatzen da, bere izenak "Centaurusko [izarrik] hurbilena" esan nahi du [[Latin|latinez]] eta 1915ean aurkitu zuen [[Robert Innes]] [[Astronomo|astronomoak]]. Bere [[itxurazko magnitude]] oso ahulak, 11.13, ezinezko egiten du begi hutsez ikustea. Proxima Centauri [[Alpha Centauri]] sistemako hirugarren kidea da eta sarritan '''Alpha Centauri C''' gisa izendatzen da. Bere sistemako kide den [[Alpha Centauri AB]] [[Izar bitar|izar bitarra]] beregandik 2.18º hego-mendebaldera kokatzen da. AB sistemarengandik 12,950 [[Unitate astronomiko|UAra]] ([[Saturno]] [[Eguzkia|Eguzkitik]] 10 UA ingurura dago) kokatzen da eta izar bitar haren inguruan bira oso bat emateko 550.000 urte behar ditu.
 
Proxima Centauri [[nano gorri]] motako izarra da, [[Eguzki masa|Eguzkiaren masaren]] zortziren bat inguru duena eta batez besteko [[Dentsitate (fisika)|dentsitatea]] Eguzkiarena halako hogeita hamahiru duena. [[Lurra|Lurretik]] hurbil kokatzen denez, bere [[Diametro angeluar|diametro angeluarra]] zuzenean neurtu daiteke eta jakina da bere diametroa Eguzkiarenaren zazpiren batekoa dela. Batez bestean distira oso gutxi duen izarra bada ere, Proxima [[izar ñirñirkari]] bat da eta hortaz, noizean behin distira-areagotze ikaragarriak izaten ditu aktibitate magnetikoak eraginda. Izarrak bere gorputz osoan [[Konbekzio|konbekzioa]] eginez lortzen du eremu magnetiko bat eratzea, bere burua ñirñirkari eginez eta horren ondorioz, Eguzkiak baino indar eta tamaina askoz txikiagoa duen arren, Eguzkiak haina [[X izpi]] igortzen ditu. Proximak bere nukleoan egiten duen [[erregai]] nahasketa (konbekzioaren bidez) eta haren energia-ekoizpen baxua aintzat hartuta, [[Sekuentzia nagusiko izar zuri|sekuentzia-nagusiko]] izarra izaten jarraituko du hurrengo lau trilioi urtetan.
 
2016an [[Proxima Centauri b]] planeta aurkitu zen, zeinak izarra 0.05 UAra orbitatzen duen eta orbita-periodoa gutxi gorabehera 11,2 egun lurtarrekoa duen. Masari dagokionean, gutxienez Lurraren masa halako 1,3 eduki beharko lituzke. Planeta honetako [[tenperatura]] [[ura]] egoera likidoan mantentzeko egokia izan daitekeelakoan daude astronomoak, bere izarraren [[Zona zirkunestelar bizigarri|gune bizigarrian]] kokatzen baita. Alabaina, ezin da ahaztu Proxima Centauri nano gorri ñirñirkari bat dela eta horrek zalantzan jartzen du planetak bizia edukitzeko aukera.
63. lerroa:
== Behaketa ==
[[Fitxategi:Eguzkiaren bizilagunik hurbilenak.png|thumb|263x263px|Eguzkiarengandik hurbilen dauden [[Izar|izarrak]], horien artean dago Proxima Centauri. ]]
1915ean, Robert Innes astronomo [[Eskoziar|eskoziarrak]], [[Hegoafrika|Hegoafrikako]] [[Johannesburgo|Johannesburgoko]] [[Behatoki Batua|Behatoki Batuko]] zuzendari zenak, Alpha Centauriren berezko mugimendu bera zuen izar bat aurkitu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=A.|abizena=van Maanen|izenburua=Faint Star with Large Proper Motion|orrialdeak=240|data=1915-12|url=http://dx.doi.org/10.1086/122446|aldizkaria=Publications of the Astronomical Society of the Pacific|zenbakia=27|issn=0004-6280|doi=10.1086/122446|sartze-data=2020-05-22}}</ref><ref name=":0">Glass, I. S. (2007ko uztaila). "The discovery of the nearest star". ''African Skies''. '''11''': 39. Bibcode:2007AfrSk..11...39G.</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proxima Cen|data=2017-09-12|url=https://web.archive.org/web/20170912173553/http://www.saao.ac.za/~isg/proxima.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-05-22}}</ref><ref name=":2">{{Erreferentzia|abizena=information@eso.org|izenburua=How Small are Small Stars Really? - VLT Interferometer Measures the Size of Proxima Centauri and Other Nearby Stars|hizkuntza=en|url=https://www.eso.org/public/news/eso0232/|aldizkaria=www.eso.org|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Hari Proxima Centauri izena jartzea proposatu zuen.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Harold L.|abizena=Alden|izenburua=Alpha and Proxima Centauri|orrialdeak=20|data=1928-11|url=http://adsabs.harvard.edu/cgi-bin/bib_query?1928AJ.....39...20A|aldizkaria=The Astronomical Journal|zenbakia=39|doi=10.1086/104871|sartze-data=2020-05-22}}</ref> 1917an [[Esperantza Oneko lurmuturra|Itxaropen Oneko Lurmuturreko]] Errege Behatokiko [[Joan Voûte]] astronomo [[Herbeheretar|herbeheretarrak]] izarraren [[Paralaxi|paralaxia]] [[Trigonometria|trigonometrikoa]] neurtu zuen eta 0.755″±0.028″-koa zela ebatzi zuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=J.|abizena=Voute|izenburua=A 13th Magnitude Star in Centaurus, with the same Parallax as Centauri|orrialdeak=650–651|hizkuntza=en|data=1917-07-14|url=https://academic.oup.com/mnras/article-lookup/doi/10.1093/mnras/77.9.650|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=9|zenbakia=77|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/77.9.650|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Kalkulu horrek izar berria Alpha Centauri gutxi gorabehera Eguzkitik dagoen distantzia berera dagoela ondorioztatzera eraman zuen. Garai hartan ezagutzen ziren izarren artetik distira gutxien zuena ere bazen. Gerora, 1928an, [[Harold L. Alden]] estatubatuar astronomoak izar berriaren paralaxiaren neurketa berrikusi eta Alpha Centauri baino gertuagohurbilago dagoela ondorioztatu zuen, 0.783″±0.005″-ko paralaxiarekin.<ref name=":0" /><ref name=":1" />
 
1951an jakin zen, [[Harlow Shapley]] astronomo estatubatuarrari esker, Proxima Centauri izar ñirñirkari bat dela. Argazki zaharrak berrikusten egonda, izarrak argazkien % 8an magnitudea nabarmenki areagotzen zuela ikusi zen eta horrek garai hartan ezagutzen zen izar ñirñirkariena egin zuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Harlow|abizena=Shapley|izenburua=Proxima Centauri as a Flare Star|orrialdeak=15–18|data=1951-01|url=https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1063292/|aldizkaria=Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America|alea=1|zenbakia=37|issn=0027-8424|pmid=16588985|pmc=1063292|sartze-data=2020-05-22}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=P.|abizena=Kroupa|izenburua=Photometric Observations of Flares on Proxima Centauri|orrialdeak=119–122|hizkuntza=en|abizena2=Burman|abizena3=Blair|izena2=R. R.|izena3=D. G.|data=1989|url=https://www.cambridge.org/core/product/identifier/S1323358000023122/type/journal_article|aldizkaria=Publications of the Astronomical Society of Australia|alea=2|zenbakia=8|issn=1323-3580|doi=10.1017/S1323358000023122|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Izarra hurbil egoteak asko lagundu zuen bere ñirñirkaritasuna behatzen eta zehazten. 1980an, [[Einstein Behatokia|Einstein Behatokiak]] Proximaren [[izar-sugar]] baten X izpi bidezko energia-kurba zehatz bat argitaratu zuen. [[EXOSAT]] eta [[ROSAT]] [[Satelite artifizial|sateliteek]] ere izar hark askatutako garrak behatu zituzten eta beranduago, 1995ean, [[ASCA (satelitea)|ASCA]] satelite japoniarrak Eguzkiak askatzen dituen moduko gar apalak ikustea lortu zuen.<ref>Haisch, Bernhard; Antunes, A.; Schmitt, J. H. M. M. (1995). "Solar-like M-class X-ray flares on Proxima Centauri observed by the ASCA satellite". ''Science''. '''268''' (5215): 1327–1329. Bibcode:1995Sci...268.1327H. doi:10.1126/science.268.5215.1327. <nowiki>PMID 17778978</nowiki>.</ref> X izpien behatoki ugariren ikergai izan da Proxima Centauri, horien artean nabarmenak [[XMM-Newton]] eta [[X Izpiko Chandra Behatokia|Chandra]].<ref name=":3">Guedel, M.; Audard, M.; Reale, F.; Skinner, S. L.; Linsky, J. L. (2004). "Flares from small to large: X-ray spectroscopy of Proxima Centauri with XMM-Newton". ''Astronomy and Astrophysics''. '''416''' (2): 713–732. arXiv:astro-ph/0312297. </ref>
 
2016an, [[Nazioarteko Astronomia Elkartea|Nazioarteko Astronomia Elkarteak]] Izarren Izenen Lantaldea eratu zuen izarren izenak katalogatu eta araupetzeko asmoarekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=International Astronomical Union {{!}} IAU|url=https://www.iau.org/science/scientific_bodies/working_groups/280/|aldizkaria=www.iau.org|sartze-data=2020-05-22}}</ref> 2016ko abuztuaren 21ean lantalde hark izar honen izena berretsi zuen eta egun horretaz geroztik NKEren onartutako Izarren Izenen Zerrendan ageri da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=International Astronomical Union {{!}} IAU|url=https://www.iau.org/public/themes/naming_stars/|aldizkaria=www.iau.org|sartze-data=2020-05-22}}</ref>
81. lerroa:
=== Distira ===
[[Fitxategi:Alpha, Beta and Proxima Centauri (1).jpg|thumb|263x263px|Bi izar distiratsuak Alpha Centauri (ezkerrekoa) eta Beta Centauri (eskuinekoa) dira. Borobil gorriaren barneko izar lauso eta ahula Proxima Centauri da. ]]
Proxima Centauri nano gorri bat da, izan ere, [[Hertzsprung-Russell diagrama|Hertzsprung–Russell diagramako]] sekuentzia nagusiko kide da eta M5.5 klase espektralaren baitan dago. M5.5 klasekoa izateak M motako izarren artean masarik baxuenetarikoa duela esan nahi du.<ref name=":4">{{Erreferentzia|abizena=information@eso.org|izenburua=A Family Portrait of the Alpha Centauri System - VLT Interferometer Studies the Nearest Stars|hizkuntza=en|url=https://www.eso.org/public/news/eso0307/|aldizkaria=www.eso.org|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Bere [[Magnitude absolutu|magnitude absolutua]], hau da, hamar [[parsec]]-eko distantziara ikusita duen distira, 15.5ekoa da.<ref>{{Erreferentzia|izena=K. W.|abizena=Kamper|izenburua=Alpha and Proxima Centauri|orrialdeak=1653|abizena2=Wesselink|izena2=A. J.|data=1978-12|url=http://adsabs.harvard.edu/cgi-bin/bib_query?1978AJ.....83.1653K|aldizkaria=The Astronomical Journal|zenbakia=83|doi=10.1086/112378|sartze-data=2020-05-22}}</ref> [[Uhin-luzera]] guztietan duen distira Eguzkiarenaren halako % 0.17 da,<ref>Doyle, J. G.; Butler, C. J. (1990). "Optical and infrared photometry of dwarf M and K stars". ''Astronomy and Astrophysics''. '''235''': 335–339. Bibcode:1990A&A...235..335D</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=P. J. E. (Phillip James Edwin)|abizena=Peebles|izenburua=Principles of physical cosmology|argitaletxea=Princeton, N.J. : Princeton University Press|data=1993|url=http://archive.org/details/principlesofphys00pjep|sartze-data=2020-05-22}}</ref> baina [[Argi ikusgai|begia sentikorrenena den uhin-luzeran]] Eguzkiaren distiraren %0.0056a du.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Binney, James, 1950-|izenburua=Galactic dynamics|argitaletxea=Princeton University Press|data=1987|url=https://www.worldcat.org/oclc/15654197|isbn=0-691-08444-0|pmc=15654197|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Proxima Centaurik igortzen duen argiaren % 85a [[Infragorri|infragorrian]] egiten du.<ref>{{Erreferentzia|izena=S. K.|abizena=Leggett|izenburua=Infrared colors of low-mass stars|orrialdeak=351|hizkuntza=en|data=1992-09|url=http://adsabs.harvard.edu/doi/10.1086/191720|aldizkaria=The Astrophysical Journal Supplement Series|zenbakia=82|issn=0067-0049|doi=10.1086/191720|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Izaera ziklikoa duen izarra ere bada.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proxima Centauri Might Be More Sunlike Than We Thought|hizkuntza=en-US|data=2016-10-12|url=https://insider.si.edu/2016/10/proxima-centauri-might-sunlike-thought/|aldizkaria=Smithsonian Insider|sartze-data=2020-05-22}}</ref>
 
=== Masa, diametroa eta dentsitatea ===
[[Fitxategi:Sun Proxima Centauri Alpha Centauri A Alpha Centauri B Proxima Centauri.png|thumb|340px|Eguzkitik hurbilen dauden 3 izarren tamaina eguzkiaren tamainarekin konparatuta.|alt=]]2002an [[Very Large Telescope|Teleskopio Oso Handiak]] (Very Large Telescope, VLTl) Proxima Centauriren [[Diametro angeluar|diametro angeluarra]] 1.02±0.08 [[Minutu sexagesimal|miliarkusegundokoa]] dela zehaztu zuen, [[interferometria]] optikoa egin ondoren. Bere distantzia jakiteak kalkulagarri egiten du izarraren diametroa, eta jakina da [[Jupiter|Jupiterrena]] halako 1.5ekoa dela, edo Eguzkiarenaren zazpirena. Izarraren masa aldiz [[Izar eboluzio|izarren teoria]] oinarri hartuta kalkulatzen da eta hori Eguzkiarenaren % 12,2koa da, edo 129 [[Jupiterren masa|Jupiterren masakoa]].<ref name=":2" /> Masa zuzenean kalkulatzea ere lortu da, baina zehaztasun txikiagoarekin: {{val|0.150|0.062|0.051}} ''M''<sub>☉.</sub> Kalkulu hori [[Grabitazio mikroleiar|mikroleiar]] gertakarien behaketek egin dute egingarri.<ref>{{Erreferentzia|izena=A|abizena=Zurlo|izenburua=The gravitational mass of Proxima Centauri measured with SPHERE from a microlensing event|orrialdeak=236–244|hizkuntza=en|abizena2=Gratton|abizena3=Mesa|abizena4=Desidera|abizena5=Enia|abizena6=Sahu|abizena7=Almenara|abizena8=Kervella|abizena9=Avenhaus|izena2=R|izena3=D|izena4=S|izena5=A|izena6=K|izena7=J-M|izena8=P|izena9=H|data=2018-10-11|url=https://academic.oup.com/mnras/article/480/1/236/5050382|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=1|zenbakia=480|issn=0035-8711|doi=10.1093/mnras/sty1805|sartze-data=2020-05-22}}</ref>
 
Sekuentzia nagusiko masa baxuko izarrek masa altukoek baino batez besteko [[Dentsitate (fisika)|dentsitate]] altuagoa dute<ref>{{Erreferentzia|abizena=Zombeck, Martin V.|izenburua=Handbook of space astronomy and astrophysics|argitaletxea=Cambridge Univ. Press|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/310197447|edizioa=3rd ed|isbn=978-0-511-34964-5|pmc=310197447|sartze-data=2020-05-22}}</ref> eta Proxima Centauri ez da salbuesten. Bere batez besteko dentsitatea 47.1×10<sup>3</sup> kg/m<sup>3</sup>-koa da, edo 7.1 g/cm<sup>3</sup>-koa, Eguzkiarena 1.411×10<sup>3</sup> kg/m<sup>3</sup>-koa (1.411 g/cm<sup>3</sup>) den bitartean.<ref group="oh">Dentsitatea (''ρ'') masa eta bolumenaren arteko zatiketaren zatidura da. Eguzkiari dagokionean, honakoa da dentsitatea:
111. lerroa:
 
=== Kanpoaldea ===
Proxima Centauriren kromosfera aktibo dago eta haren [[Espektro (argipena)|espektroan]] banaka ionizatutako [[Magnesio|magnesioaren]] igorpen-lerro indartsu bat ageri da, 280 [[Nanometro|nm]]-ko uhin-luzeran.<ref>E. F., Guinan; Morgan, N. D. (1996). "Proxima Centauri: rotation, chromospheric activity, and flares". ''Bulletin of the American Astronomical Society''. '''28''': 942. Bibcode:1996AAS...188.7105G</ref> Izar honen gainazalaren %88 inguru aktibo dagoela uste da, hori Eguzkia [[Eguzki ziklo|bere zikloetako]] maximoetan egoten dena baino askoz gehiago da. Gar oso gutxi edo bat ere ez igortzen dituenean Proxima Centauriren koroa 3,5 milioi kelvineko tenperaturara iristen da, [[Eguzki koroa|Eguzkiaren koroa]] periodo inaktibo beretan bi milioi kelvineko tenperaturetara iristen den bitartean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Bradford J.|abizena=Wargelin|izenburua=Stringent X‐Ray Constraints on Mass Loss from Proxima Centauri|orrialdeak=503–514|hizkuntza=en|abizena2=Drake|izena2=Jeremy J.|data=2002-10-10|url=https://iopscience.iop.org/article/10.1086/342270|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=1|zenbakia=578|issn=0004-637X|doi=10.1086/342270|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Gainera, aldi horietan igortzen dituen X izpiak Eguzkiak igortzen dituenekin aldera daitezke.<ref name=":5">{{Erreferentzia|izena=Brian E.|abizena=Wood|izenburua=Observational Estimates for the Mass-Loss Rates of α Centauri and Proxima Centauri Using [ITAL]Hubble Space Telescope[/ITAL] L[CLC]y[/CLC]α Spectra|orrialdeak=L49–L52|abizena2=Linsky|abizena3=Müller|abizena4=Zank|izena2=Jeffrey L.|izena3=Hans-Reinhard|izena4=Gary P.|data=2001-01-20|url=https://iopscience.iop.org/article/10.1086/318888|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=1|zenbakia=547|doi=10.1086/318888|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Hala ere, Proxima Centauriren aktibitate orokorra beste nano gorriena baino askoz apalagotzat hartzen da,<ref name=":5" /> eta hori bat dator bere adinarekin, 4.85 × 10<sup>9</sup> urte dituela kalkulatzen da.<ref name=":4" /> Izan ere, zenbat eta zaharragoa izan nano gorria, orduan eta aktibitate gutxiago izango duela uste da, haren errotazio-periodoak behera egiten duelako.<ref>{{Erreferentzia|izena=J. R.|abizena=Stauffer|izenburua=Chromospheric activity, kinematics, and metallicities of nearby M dwarfs|orrialdeak=531|hizkuntza=en|abizena2=Hartmann|izena2=L. W.|data=1986-07|url=http://adsabs.harvard.edu/doi/10.1086/191123|aldizkaria=The Astrophysical Journal Supplement Series|zenbakia=61|issn=0067-0049|doi=10.1086/191123|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Lasaitze hori milaka milioika urtetan gertatzen den prozesua da. Aktibotasun periodoa, hau da, izarraren zikloa 442 egun ingurukoa da, oso motzalaburra Eguzkiarenarekin alderatuta, zeinarena hamaika urtekoa den.<ref>{{Erreferentzia|izena=C.|abizena=Cincunegui|izenburua=A possible activity cycle in Proxima Centauri|orrialdeak=1107–1113|abizena2=Díaz|abizena3=Mauas|izena2=R. F.|izena3=P. J. D.|data=2007-01|url=http://www.aanda.org/10.1051/0004-6361:20066027|aldizkaria=Astronomy & Astrophysics|alea=3|zenbakia=461|issn=0004-6361|doi=10.1051/0004-6361:20066027|sartze-data=2020-05-22}}</ref>
 
Proxima Centaurik [[Eguzki haize|eguzki-haize]] erlatiboki ahula du, galtzen duen masaren % 20a baino ez duelako galtzen eguzki-haizean. Izar hau Eguzkia baino askoz txikiagoa denez, gainazal unitateko galdutako masa Eguzkiak gainazal berean galdutakoa halako zortzi izan daiteke.<ref>Wood, B. E.; Linsky, J. L.; Muller, H.-R.; Zank, G. P. (2000). "Observational estimates for the mass-loss rates of Alpha Centauri and Proxima Centauri using Hubble Space Telescope Lyman-alpha spectra". ''Astrophysical Journal''. '''537''' (2): L49–L52. arXiv:astro-ph/0011153. Bibcode:2000ApJ...537..304W. doi:10.1086/309026.</ref>
 
=== Bilakaera ===
196. lerroa:
=== Gerrikoak ===
[[Fitxategi:Artist's impression of the dust belts around Proxima Centauri.jpg|thumb|Proxima Centauriren planeta-sistema, irudikapen artistikoa. ]]
2017an [[Atacama Large Millimeter Array|ALMAk]] Proxima Centauritik 1 eta 4 UA bitartean hauts eta hondakin hotzezko gerriko bat atzeman zuen. Hautsak 40 K inguruko tenperatura du eta guztira duen masa Lurrarenaren % 1 ingurukoa dela uste da. Beste bi ezaugarri berezi ere atzeman zituen ALMAk: 10 K-eko tenperaturadun gerriko hotz bat izarretik 30 UA ingurura orbitatzen eta igorpen trinkoaren iturri bat izarretik 1,2 arkusegundo ingurura. Betse gerriko baten zantzuak ere aurkitu ziren eta hau izarretik 0.4 UAra kokatuko litzateke.<ref>{{Erreferentzia|izena=G.|abizena=Anglada|izenburua=ALMA Discovery of Dust Belts around Proxima Centauri|abizena2=Amado|abizena3=Ortiz|abizena4=Gómez|abizena5=MacIas|abizena6=Alberdi|abizena7=Osorio|abizena8=Gómez|abizena9=Gregorio-Monsalvo|izena2=P. J.|izena3=J. L.|izena4=J. F.|izena5=E.|izena6=A.|izena7=M.|izena8=J. L.|izena9=I. D.|data=2017|url=http://zaguan.unizar.es/record/64319|aldizkaria=ASTROPHYSICAL JOURNAL LETTERS|issn=2041-8205|doi=10.3847/2041-8213/aa978b|sartze-data=2020-05-22}}</ref> Ostera eginiko ikerketek ziurragotzat jo zuten aipatutako igorpenak 2017ko martxoan izarrak igorritako gar handi batek eraginak izatea. Ez da hautsik behar behaketak modelatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Proxima Centauri's no good, very bad day: Flare illuminates lack of a dust ring; puts habitability of Proxima b in question|hizkuntza=en|url=https://www.sciencedaily.com/releases/2018/02/180226103341.htm|aldizkaria=ScienceDaily|sartze-data=2020-05-22}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Meredith A.|abizena=MacGregor|izenburua=Detection of a Millimeter Flare from Proxima Centauri|orrialdeak=L2|abizena2=Weinberger|abizena3=Wilner|abizena4=Kowalski|abizena5=Cranmer|izena2=Alycia J.|izena3=David J.|izena4=Adam F.|izena5=Steven R.|data=2018-02-26|url=https://iopscience.iop.org/article/10.3847/2041-8213/aaad6b|aldizkaria=The Astrophysical Journal|alea=1|zenbakia=855|issn=2041-8213|doi=10.3847/2041-8213/aaad6b|sartze-data=2020-05-22}}</ref>
 
=== Bizigarritasuna ===
214. lerroa:
Propultsio nuklearrak egingarriago egin dezake izarrarteko bidaia, hala ere, mende bat beharko luke bertara iristeko eta beste bat itzultzeko, itzuliko balitz. [[Orion Proiektua (propultsio nuklearra)|Orion Proiektua]], [[Dedalo Proiektua]] eta [[Longshot Proiektua]] ibili dira aukera hori ikertzen.<ref name=":12" />
 
[[Breakthrough Starshot]] proiektuak aldiz Alpha Centaurira XXI. mendearen lehen erdian iritsi nahi du, horretarako mikro-prozesagailuak [[Argiaren abiadura|argiaren abiaduraren]] % 20an bidaliz jaurtiz. Hori egiteko Lurretik 100 [[Watt|gigawatt]]-eko [[Potentzia|potentziako]] [[Laser|laserrekin]] propultsatu nahi ditu mikro-prozesagailuak.<ref>Merali, Zeeya (2016ko maiatzaren 27). "Shooting for a star". ''Science''. '''352''' (6289): 1040–1041. doi:10.1126/science.352.6289.1040. <nowiki>PMID 27230357</nowiki>.</ref> Zunda horiek Proxima Centauritik gertu igaroko lirateke eta izarrari zein planetei [[Argazki|argazkiak]] aterako lizkieke eta datuak bilduko lituzkete, batez ere planten atmosferari buruzko datu gehiago eskuratzeko. Hala ere, informazio horrek argiaren abiaduran bidaiatuko lukeen arren, 4,22 urte beharko lituzke Lurrera iristeko.<ref>Popkin, Gabriel (2017ko otsailaren 2). "What it would take to reach the stars". ''Nature''. '''542'''(7639): 20–22. Bibcode:2017Natur.542...20P. doi:10.1038/542020a. <nowiki>PMID 28150784</nowiki>.</ref>
 
Proxima Centauritik ikusita, Eguzkia 0.4 magnitudeko izarra da, [[Cassiopeia (konstelazioa)|Kasiopeia konstelazioan]] dagoena. Lurretik [[Achernar]] izarra ikusten den bezala ikusten da, gutxi gorabehera; hau da, distiratsu.<ref group="oh">Eguzkiaren koordenatuak Proximarenekiko diametralki aurkakoak dira: α= 02<sup>h</sup> 29<sup>m</sup> 42.9487<sup>s</sup>, δ=+62° 40′ 46.141″. Eguzkiaren magnitude absolutua ''M<sub>v</sub>'' 4,83 da, beraz 0.77199-ren ''π'' paralaxia aintzat hartuta, m itxurazko magnitudea ondorengo adierazpenaren emaitza da: <math>4.83 - 5(log(0.77199)+1)= 0.40</math>