Txikipedia:Afrika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Argazkiak gehitu ditut
22. lerroa:
 
===Klima===
[[Fitxategi:Tombouctou.jpg|thumb|[[Txikipedia:Timbuktu|Timbuktu]] hiria, [[Txikipedia:Mali|Mali]]<nowiki/>n]]
{{txp|Ekuatore|Ekuatorea}} igarotzen da Afrikaren erditik; beraz, kontinentearen zati handi bat bi {{Txp|Tropiko|tropikoen}} artean kokatuta dago. Ekuatore inguruko behe-lurretan, {{txp|klima}} beroa eta hezea izaten du ia urte osoan. Eremu horretatik iparraldera eta hegoaldera, berriz, sasoi euritsuak eta sasoi lehorrak tartekatzen dira. {{txp|Kantzer tropikoa|Kantzer tropikoaren}} mailan, kontinentearen iparraldeko herenean batez ere, klima oso beroa eta lehorra dago, basamortuko klima zehazki: munduan den basamorturik handiena dago bertan, {{txp|Sahara|Saharako}} basamortua, alegia. Gauza bera gertatzen da {{txp|Kaprikornio tropikoa|Kaprikornio tropikoaren}} inguruan, hegoaldean, {{txp|Kalahari}} eta {{txp|Namib}} basamortuekin.
 
==Historia apur bat==
[[Fitxategi:All Gizah Pyramids.jpg|thumb|Gizako [[Txikipedia:Egiptoko piramideak|piramide]]<nowiki/>ak, [[Txikipedia:Egipto|Egipto]]<nowiki/>n]]
Lehen gizakiak kontinente honetan sortu omen ziren, duela milioi bat urte inguru. Kontinentean, hainbat erreinu eta inperio egon ziren haren antzinako historian; munduko {{txp|Zibilizazio|zibilizaziorik}} handienetako bat garatu zen Nilo ibaiaren haraneko beheko lurretan duela 5.000 urte inguru: {{txp|Antzinako Egipto|antzinako Egipto}}.
 
30 ⟶ 32 lerroa:
 
XV. mendearen erdialdean, europarrak, {{Txp|Portugal|portugaldarrak}} batez ere, hasi ziren Afrikako kostaldea {{Txp|Kolonizazio|kolonizatzen}}. XIX. mendearen erdialderako, kontinentearen zati handi batez jabetu ziren, {{txp|Frantzia}} eta {{txp|Erresuma Batua}} gehienbat. Bitarte horretan eta XX. mendera arte, europarrek hainbat biztanle {{Txp|Esklabotza|esklabo}} bihurtu eta {{Txp|Amerika|Ameriketara}} eraman zituzten, oso baldintza gogorretan; horregatik daude afrikar jatorriko biztanle asko gaur egun Amerikako leku askotan.
[[Fitxategi:Nairobi cityscape.jpg|thumb|[[Txikipedia:Nairobi|Nairobi]], [[Txikipedia:Kenya|Kenya]]<nowiki/>ko hiriburua]]
 
Europak kontinenteko aberastasunez jabetzeko ezarri zituen bere koloniak XIX. mendean eta kontinentea euren artean banatu zuten {{Txp|Erresuma Batua|Erresuma Batuak}}, {{Txp|Frantzia|Frantziak}}, {{Txp|Portugal|Portugalek}}, {{Txp|Belgika|Belgikak}} eta {{Txp|Alemania|Alemaniak}} batik bat. {{Txp|Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraren}} ondoren, aldiz, Afrikaren deskolonizazioa gertatu zen; hau da, herrialdeek beren independentzia irabazi zuten.