Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|xirkan}}
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa
40 ⟶ 39 lerroa:
 
[[1982]]ko urtarrilaren 27an hil zen, Donostian, azken 30 urtetan bizi izan zen hirian.<ref name="argia"/>
 
== Literatura lana ==
Nemesio Etxanizek sortutako literaturan poesiak hartzen du lehenbiziko lekua. Haren olerkigitza aztertu zuen [[Joan Mari Lekuona]]ren arabera, hutsune bat betetzen aritu zen Etxaniz, beste hainbat arlotan bezalatsu. Azkoitiarra poesia lantzen hasi zenerako, [[Lauaxeta]] eta [[Xabier Lizardi|Lizardi]] hasiak ziren euskarazko poesiagintzara molde berriak ekartzen, baina Etxanizek Espainiako olerkariengandik jaso zuen eragin handiagoa, [[Federico Garcia Lorca]] eta [[Juan Ramon Jimenez]]engandik bereziki. Esaldi laburrez osaturiko poemak landu zituen beti, eta gerra aurreko olerkarien eta gerra ondoko [[Bitoriano Gandiaga|Gandiaga]] edota [[Iratzeder]]ren arteko zubi lana bete zuen. Gerraurreko poesiari jarraipena egin zion, baina garaiko [[existentzialismo]]tik ezaugarriak ongi jasoak zituela. Lekuonak bi sail bereizten ditu Etxanizen poesian. Bata era tradiziozkoan egindako lanarena da, esaterako ''Kattalin'' euskal balada, hamarreko nagusian eginikoa, eta ''Iturritxo'', alegia moduko bat. Beste saila Etxanizek maitalearen bizikizunetatik sorturiko poemek osatzen dute.<ref name="egunkaria"/>
 
Zazpi antzerki lan idatzi zituen, eta itzulpen bat ere egin zuen. Militantziaz idatzitako testuak dira, euskarazko lanak behar zituzten antzerki-taldeei laguntzeko prestatuak. [[Eugenio Arozena]]ren iritziz, egitura teologikoa du Etxanizen antzerkia, eta zintzoen eta gaiztoen arteko lehia agertzen du. Hiru lan nabarmentzen dira: ''Maite ere neurriz'', ''Zotzean bizia'' eta ''Gabon-zauria''. Antzerkigile moduan eginiko lanaz gain, antzerki munduan hasi berriak ziren gazteei eskainitako laguntza ere aipagarria da.<ref name="egunkaria"/>
 
== Euskal Kantagintza Berriaren aita espirituala ==