Nemesio Etxaniz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
{{aipu|''... erregeek, lehendakariek, jeneralek eta gainerako buruzagi militarrek, guduak irabazteko eta gerran nagusitu ahal izateko, beste batzuk bidaltzen dituzte aurrera bizia arriskatzera. Jesukristo, ordea, bere bizia bakarrik sakrifikatuz gailendu zen...''<ref>Jatorrizkoa erdaraz: ''...los reyes, presidentes, generales y demás jefes militares, para poder ganar las batallas y triunfar en la guerra, necesitan mandar a otros por delante a arriesgar sus vidas. En cambio Jesucristo triunfó sacrificando unicamente su vida...''</ref>}}
 
[[Francisco Javier Lauzurika]] gotzainarekin eztabaida latza izan zuen horren ostean, eta Erromara jo zuen laguntza eske,<ref name="bidegileak"/> baina deus gutxi erdietsi zuen. Harrezkero, apaiz jarraitu bazuen ere, gotzaitegiarekiko harremanak eten zituen. Hurrengo hamar urteak Deban igaro zituen, eta ospitalean mezak ematetik bizi izan zen. Kristau izatearen garrantzia barnean baldin zeraman ere, euskalgintzari eta gerratean zanpatutako euskaldunen eskubideak aldezteari ekin zion; letra gutxiko euskaldunak, euskaldun iraunarazteko eginkizunari lotu zitzaion.<ref name="argia"/> Besteak beste, ''Alostorrea'' antzerki-taldea sortu zuen, [[1947]]an lehenbiziko lana eskaini zuena: [[Manuel Ziarsolo]]ren "Gabon-gabonetan". Gipuzkoako Gobernu Zibiletik azalpenak ematera joateko deitu zuten, euskarazko antzezlanantzerki lan hori eman izanagatik.<ref name="arozena"/>
 
=== Euskararen aldeko langile nekaezina ===
[[Fitxategi:Patri Urkizu Nemesio Etxanizi buruz.webm|thumb|263x263px|Nemesio Etxanizen ibilbidea Patri Urkizuren ahotan ([[Euskal Herriko Ahotsak|Ahotsak]] proiekturako)<ref>{{erreferentzia|url=https://ahotsak.eus/lezo/pasarteak/lez-097-054/ |izenburua=Nemesio Etxanizi buruzkoak |sartze-data= |argitaletxea=ahotsak.eus}}</ref>]]
[[1950]]ean Debatik Azkoitira aldatu zen. Bere sorterrian erdara nagusitua zela ikusteak biziki mindu zuen, eta euskal giroa berpiztearen premiaz ohartu zen.<ref name="arozena"/> Haren garaikide askok, [[Andima Ibiñagabeitia]]k, [[Jokin Zaitegi]]k eta [[Orixe]]k kasu, garrantzitsuena kultura egitea zela irizten zioten, goi mailako kultura, eta horretan ahalegindu behar zela bereziki. Etxanizen ustez, berriz, euskal hiztunengana iritsi beharra zegoen, hauek euskarari tinko eutsi ziezaioten. Horretarako eleberri modernoen beharra zegoen, antzerkien beharra, kanta eta dantzen beharra...<ref name="argia"/>
 
Azkoitiko gazte batzuekin antzerki taldea osatu, eta "Gabon-gabonetan" lana eskaini zuten [[1951]]ko eguberrietan. Geroago, aldiz, Nemesiok berak idatzitako "Izeko aberatsa" taularatu zuten.<ref name="arozena"/> [[1951]]n, ''[[Kanta-kantari]]'' kantu bilduma argitaratu zuen, aitzindaria [[tango]]ak, [[runba]]k edota [[foxtrot]]ak euskaraz ematen.<ref name="egunkaria"/> [[1952]]an, bi antzerki argitaratzea lortu zuen: "Izeko aberatsa" eta "Irulearen negarra"; azken hau [[Elias Gorostidi]]k idatzitako "La hilandera de la capilla"-ren egokitzapena zen.<ref name="arozena"/>
 
[[1953]]ko abenduan, Donostian kokatu zen; parrokiarik gabe egon arren, Erreparadorak komentuan ematen zuen meza egunero. Gipuzkoako hiriburuan, euskal kulturaren alde lanean ari ziren [[Antonio Maria Labaien]], [[Manuel Lekuona]], [[Karlos Santamaria]] edota [[Elbira Zipitria]] euskaltzaleekin jarri zen harremanetan, eta alor ugaritan jardun zuen: euskara irakasten, irratsaioak ematen ''La Voz de Guipuzcoa''-n, antzerki lanak idazten, eta abar. [[1956]]an, ezkutuan, [[Paris]]en antolatutako [[Lehen Euskal Mundu Biltzarra|Lehen Euskal Mundu Biltzarrean]] parte hartu zuen. Frankismoko giroak itoa, erbesteratzeko asmoa ere izan zuen, baina azkenik Euskal Herrian gelditzea erabaki zuen.<ref>{{erreferentzia | izena = Gorka| abizena= Aulestia | url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/72484.pdf |izenburua = Estigmatizados por la guerra | argitaletxea = 237-242. orrialdeak. Euskaltzaindia, 2008, euskaltzaindia.eus |sartze-data=2020-7-12}}</ref>
 
=== Gizalegearen alde konprometitua ===
[[1960ko hamarkada]]tik aurrera, agertzen ari ziren tortura kasuen salaketan nabarmendu zen. 1968 hasieratik erregimen frankistak askotariko errepresio ekintzak egin zituenean, gogor salatu zituen agertzen ari ziren tortura kasu larriak, haietako batzuk [[Meliton Manzanas]] torturatzaile ezagunak eraginda. Bere kristau sinesmenean oinarrituta, poliziak eragindako giza eskubideen urraketen eta agintarien utzikeriaren berri idatziz gutunak helarazi zizkion Gipuzkoako gobernadore zibilari.<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Askoren artean|abizena=|urtea=2016|izenburua=1968. Gipuzkoa en estado de excepción|argitaletxea=Aranzadi / UPV/EHU|orrialdea=185-215|orrialdeak=|ISBN=978-84-17713-00-3|hizkuntza=es}}</ref>
32 ⟶ 36 lerroa:
 
Kezka horrek akuilatuta, kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen Etxanizek. Hura hasi zen zenbait [[tango]], [[runba]], [[pasodoble]] eta modako beste doinu batzuk moldatzen eta euskaratzen. Haren ekarpenak segida izan zuen; izan ere, handik gutxira dantza talde batzuk -Azkoitiko [[Kontrapuntoak]] eta Bilboko [[Soroak laukoa|Soroak]], besteak beste- hasi ziren kantu zaharrak modu berrian ematen. Eta horien atzetik etorri ziren besteak, egoera irauli zutenak. Tunelaren ilunean argia ikusten hasi zen. Nemesio Etxanizi zor zaio [[Euskal Kantagintza Berria]]ren aitatasuna (espirituala, bederen).<ref name="agote"/>
 
== Lanak ==
=== Narrazioa ===