Bare (organoa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
14. lerroa:
Giza barea [[abdomen]]aren atzealdean dago, ezkerreko [[giltzurrun]]aren gainean, 9. eta 12. saihetsen artean eta hauen azpian. 13-15 cm izaten da luze, 7 cm inguru zabal, eta 3-4 cm lodi; 200 gr inguruko pisua du. Kolore gorri urdinxka du eta itxura biribildua. [[Ehun konektibo]]zko kapsula batez inguraturik dago, eta kapsularen irtenuneak barearen barrunbera sartzen dira, eta bitan banatzen dute mamia: mami zuria barnealdean, eta mami gorria aurrekoaren inguruan. Mami zuria da berez linfoideoa, eta B eta T linfozitoz osaturik dago, [[arteriola]] baten inguruan. Mami gorria, berriz, odolez betetako [[sinu benoso]]z eta [[eritrozito]]z osatua da.<ref name="olivares">{{erreferentzia | izena = María José| abizena = Olivares | url= http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/objetos/Odola.pdf |izenburua = Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema | argitaletxea = Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus |sartze-data=2020-6-25}}</ref>
 
== FisiologiaFuntzioa ==
Organismoaren babeserako garrantzi handiko organoa da barea. Gauza frogatua da [[umeki]]arengan, laugarren hilabetetik zazpigarrenera bitartean, odolaren morfologia gai guztiak sortzen laguntzen duela. Jaioz geroztik [[linfozito]]ak eta agian [[monozito]]ak besterik ez ditu neurtzen. Baina gaixoaldietan gerta daiteke bareak berriro odolgintza eginkizuna hartzea. [[Fagozito|Zelula fagozitatzaileen]] bidez hainbat [[mikroorganismo]] deuseztatzeko eta [[antigorputz]]ak sortzeko gaitasuna du. Odolaren zelulak kontrolatzen ditu, [[globulu zuri]]ak sortzen eta gastatutako [[globulu gorri]]ak deuseztatzen baititu. Odolaren biltegia ere bada barea; odol asko biltzen duen zain sarea du, hala behar denean, ariketa fisikoak egiten direnean adibidez. Kasu horietan, bareak min ematen du. Gorputzaren zenbait eritasunen ondorioz barearen hantura izaten da eta barean bertan ere sor daitezke gorabeherak; behar den tokian ez badago, barea kutsatzen denean, etab.