Teresa Claramunt i Creus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sarrera sortu
 
barne eta kanpo loturak
1. lerroa:
{{Biografia infotaula automatikoa}}
'''Teresa Claramunt i Creus''' ([[Sabadell]], 1862ko[[1862]]<nowiki/>ko ekainaren 4a - [[Bartzelona]], 1931ko[[1931]]<nowiki/>ko apirilaren 11) buruzagi [[Anarkosindikalismo|anarkosindikalista]] katalana izan zen.
 
Haren aita Ramon Claramunt zen, errepublikano federal eta katolikoa, lanbidez hilaturaren mekanikari muntatzailea. BereHaren ama, Joana Creus izan zen, izaera handiko emakumea, Teresak amagandik jasoko zuen ezugarria. Ezkontza haren ondorioz, bost seme-alaba jaio ziren Maria eta Teresa Sabadellen jaioak, eta bere beste hiru nebak, José, Ángel eta Purificación, [[Barbastro|Barbastron]] jaioak.
 
Bere aita Ramon Barbastroko alkate eta errepublikar milizien koronel izatera iritsi zen [[Espainiako Lehen Errepublika|Espainiako Lehen Errepublikan]].
 
==Historia==
Teresa Claramunt [[ehungintza]] arloko langilea zen, eta talde anarkista bat sortu zuen Sabadellen, Fernando Tarrida del Marmolek eraginda, zeinekin 1883ko[[1883]]<nowiki/>ko Zazpi Asteetako Greban parte hartu zuen. Bertan 8 orduko lanaldia aldarrikatzen zen.
 
1884ko[[1884]]<nowiki/>ko urrian Sabadelleko Langile Anarko-kolektibisten Varia Atalaren sortzaileetako bat izan zen, urriaren 26an sinatutako Eraketa Aktan agertzen den bezala.
 
1888an[[1888]]<nowiki/>an, Teresak eta Antonio Gurri senarrak Portugalera emigratu zuten, lanik aurkitzen ez zutelako, eta Sabadellen enpresaburuek, Somatenek lagunduta, indarkeria erabiltzen zutelako. Portugalen bi urtez egon zen, eta jakina da herrialdeko talde anarkistekin elkarlanean aritu zela.
 
Kataluniara itzuli zen, eta ordurako oso ezaguna zen espainiar poliziarentzat. Ospe handia zuen biztanleriaren esparru zabaletan, eta, askotan, poliziak atxilotu egiten zuen, hura kikiltze aldera.
 
1892an[[1892]]<nowiki/>an Bartzelonako Emakumeen Elkarte Autonomoa sortu zuen Angeles López de Ayala eta Amàlia Domingorekin batera, Espainiako lehen elkarte [[Feminismo|feminista]].
 
Bartzelonako lizeoan bonba batzuk lehertu ondoren atxilotu zuten 1893an[[1893]]<nowiki/>an, eta berriz ere atxilotu zuten Montjuiceko Prozesuaren errepresioan (1896), non bortizki kolpatu zuten. Horrek ondorioak utzi zizkion bizitza osorako.
 
Epaiketaren ondoren, ezein kondenarik ez jaso arren, [[Ingalaterra|Ingalaterran]] erbesteratu zuten [[1898]] arte.
 
''El Productor'' aldizkaria sortu zuen (1901), eta aktiboki parte hartu zuen XX. mende hasierako aldarrikapen sozialetan. 1903an[[1903]]<nowiki/>an idatzi zuen ''La mujer. Consideraciones sobre su estado ante las prerrogativas del hombre,'' eta bertan proposatu zuen gizonen eta emakumeen arteko soldata parekatzea. Hezkuntza jotzen zuen emakumearen egoeraren erruduntzat, eta autoemantzipazioa proposatzen zuen.
 
''La Tramontana'' aldizkarian kolaboratu zuen, ''La Revista Blanca'' delakoan, eta ''El Rebelde'' egunkaria zuzendu zuen [[1907]]-[[1908]] bitartean.
 
1902an[[1902]]<nowiki/>an metalaren grebalariekin elkartasunean egindako mitinetan parte hartu zuen eta eta urte bereko otsailean egindako greba orokorrarekin atxikimenduz.
 
Berriro atxilotu zuten 1909ko abuztuan [[Bartzelonako Aste Tragikoa|Bartzelonako Aste Tragikoan]] izandako gertakarien ondoren, eta [[Zaragoza|Zaragozan]] konfinatu zuten, non 1911n tokiko sindikatuak CNTrekin[[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>rekin bat egitea bultzatu zuen, baita 1911ko greba orokorra ere. Horrek beste espetxeratze bat ekarri zion, “asaldatzaile anarkista” gisa akusatuta. Kartzelan zegoela, gaixotasun bat agertu zitzaion, geroago heriotzera eramango zuena, paralisiak jota.
 
Oso gaixo zegoela, 1923ko[[1923]]<nowiki/>ko ekainaren 4an poliziak haren etxebizitza miatu zuen Juan Soldevila etay Romero kardinalaren aurkako atentatuaren ondoren, Los Solidarios izeneko taldeak egina, hura konprometitzeko froga bila.
 
Zenbait urtez [[Sevilla|Sevillan]] bizi izan zen, eta bertan saiatu zen sendatzen, baina Teresak borrokan segitzen zuen. 1923an, [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Rivera]]<nowiki/>ren diktaduraren aurkako mitin garrantzitsu batean parte hartu zuen Sevillan bertan. 1924an[[1924]]<nowiki/>an Bartzelonara itzuli zen, baina ordurako oso ezinduta zegoen, eta jarduera publikoetatik aldendu zen. Bere etxea jarduera anarkistaren gune bihurtu zen, eta Max Nettbau eta Emma Goldman bezalako nazioarteko figura handiek bisitatu zuten.
 
Teresa Claramunt 1931ko[[1931]]<nowiki/>ko apirilaren 11ko goizaldean hil zen, Espainia osoko herritarrak udal ordezkari berriak aukeratzeko hautestontzietara joan baino egun bat lehenago. Apirilaren 14an bertan lurperatu zuten, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zen egunean.
 
==Aitortzak==
2018ko uztailean, “Herstóricas. Historia, Mujeres y Género” eta “Autoras de Cómic” kolektiboak kultura- eta hezkuntza-izaerako proiektu bat sortu zuen, karta-joko bat, ikusarazteko emakumeek gizartean egindako ekarpen historikoa eta hausnartzeko haien absentzia kronikoaz. Karta horietako bat Claramunti eskainita dago.
 
[[Sabadell]] hiriak kale bat eta eskola bat izendatu zituen Teresa Claramunten omenez.
 
==Erreferentziak==
44. lerroa:
 
==Kanpo loturak==
* Biografia Diccionari biogràfic de dones [http://www.dbd.cat/fitxa_biografies.php?id=166 Biografia] Diccionari biogràfic de dones
* Escola Teresa Claramunt [https://agora.xtec.cat/ceipteresaclaramunt/ Escola Teresa Claramunt]