T linfozito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
[[Antigeno]] batekin topo egiten dutenean lortzen dute T linfozitoek erabateko heldutasuna, orduan aktibatzen baitira. Horretarako [[zelula antigeno-aurkezle]]en (APC) jarduna ezinbestekoa dute, hauek arduratzen baitira antigenoa T zelulei aurkezteaz. Aktibazioa desberdina izanen da T linfozito motaren arabera. Aktibazioa eraginkorra izan dadin, T linfozitoen eta APCen arteko bi elkarrekintza beharrezkoak dira.<ref name="azk"/>
 
Mikrobio inbaditzaile bat organismoan sartzen bada, [[makrofago]]ek edo [[zelula dendritiko]]ek [[fagozitosi|fagozitatuko]] dute. Bai makrofagoak, bai zelula dendritikoak, antigeno-aurkezleak (APC) dira, eta fagozitatu duten egitura (patogenoa, molekula,..) prozesatuko dute; hots, egitura horren molekula zati esanguratsuena (antigenoa) bereiziko dute eta, MHC II motako hartzaile baten bidez, mintz plasmatikoren kanpoaldera aurkeztuko. Th linfozitoak dira era horretan aurkeztutako antigenoa antzematen dutenak, CD4TCR hartzailearen bitartez.<ref name="alea">{{erreferentzia | izena = Ramon| abizena = San Juan| url= https://alea.eus/komunitatea/ramon_sjb/1553249347620-moldatutako-erantzun-immunitarioa-apunteak |izenburua = Moldatutako erantzun immunitarioa (apunteak) | argitaletxea = ''Alea'', 2016ko apirilak 19, CC BY-SA 3.0, alea.eus |sartze-data=2020-6-4}}</ref> Bigarren elkarrekintza bat ezinbestekoa da aktibazioa gerta dadin, Th linfozitoen CD28 eta APCen B7 hartzaileen artekoa zehazki. Aktibatua izan ondoren, Th linfozito horrek bere burua klonatzen du ([[hedapen klonal]]a). Era horretan, antigeno horri espezifikoki aurre eginen dioten Th zelula asko sortzen dira.<ref name="azk"/> Ugaltzeaz gain, klon horrek [[zitokina]]k askatzen ditu.<ref> Alberts, Bruce; Alexander Johnson, Julian Lewis, Martin Raff, Keith Roberts, and Peter Walters (2002) [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK21054/?depth=2 Molecular Biology of the Cell, 4th edition] New York and London: Garland Science ISBN: 0-8153-218-1 </ref> Zitokinek funtsezko zeregina burutzen dute partikula arrotzen suntsipenean, Tc linfozitoak, B linfozitoak eta makrofagoak aktibatzen baitituzte. T linfozito guztiek ekoizten dituzte zitokinak.<ref>{{erreferentzia | egilea = Alberts, Bruce, Johnson, Alexander, Lewis, Julian, Raff, Martin, Roberts, Keith, Walter, Peter | url= https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK26827/ |izenburua = Helper T Cells and Lymphocyte Activation | argitaletxea = ''Molecular Biology of the Cell'' 4th edition, 2002, ncbi.nlm.nih.gov |sartze-data=2020-6-4}}</ref>
 
== T linfozitoak eta hiesa ==