Nafarroako konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
png -> svg
tNo edit summary
8. lerroa:
[[1376]]an, [[Luis Nafarroakoa, Beaumonteko kondea|Luis Nafarroakoak]] eta nafarroako konpainiak [[Durrës|Durazzo]] hartu eta [[Albania]]ko erresuma berreraiki zuten. [[Luis Nafarroakoa, Beaumonteko kondea|Luis]] urte hartan hil zen konpainia lanik gabe utzita. Hori zela eta, konpainia [[1377]]an [[Aragoiko Piarres IV.a]]ren agindupean jarri zen eta lau konpaniatan banatu zen: Mahiot Coquerelekoa eta Piarres Sagakoa [[Gaskonia|gaskoiak]] eta Joanes Urtubiakoa eta Guarro [[Nafarroa|nafarrak]] buruak zituztela.
 
== [[Morea (eskualdea)|Morea]] ==
[[Irudi:Armoiries Achaïe.svg|thumb|150px|[[Akaia]]ko Printzerriaren armarria.]]
[[1378]]ko [[udaberria]]n edo [[uda]]n, konpainia [[Morea]]ra joan zen Gaucher La Bastidekoak deituta. Hau [[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] priorea [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]]n, [[Akaia]]ko Printzerriaren komandantea eta, ziur asko, Nerio I.a Acciaioli merkatari [[Florentzia|florentziarraren]] mandataria zen. Gaucherrek Mahiot eta konpainian geratzen ziren gizonak zortzi hilabeterako alokatu zituen, justu Juan Fernandez de Herediakoa Maestre Handia gatibu zela. Bitartean, Joanes Urtubiakoa 100 soldaduekin batera [[Korinto]]n zegoen.
 
[[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] zerbitzupean egon eta gero, Jaume Bauxekoak, [[Akaia]]ko errege-nahia, konpainia alokatu zuen. Mahiot eta Nafarroako konpainiak [[Morea (eskualdea)|Morea]] gobernatu zuten Jaume Bauxekoaren babesari esker. [[1379]]an, Urtubiak [[Beozia]] inbaditu eta [[Tebas]] arpilatu zuen Simon Atumano hiriko artzapezpikuaren laguntzarekin. Gauzak horrela, Nafarroako konpainiak bere izaera aldatu zuen. Urtubiaren agindupean egondako zenbait gizon berriro Mahioten agindupean izatera pasa ziren. Konpainia bere burua berrantolatu zuen [[Akaia]]n hiru kapitainen agindupean erregeordetza sortuz: Mahiot, Piarres Bordo San Superanokoa eta Berard Varvassakoa. Hurrengo urte bitan zehar, konpainiak [[Akaia]] gobernatu zuen [[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] zerbitzupean.
 
Jaume Bauxekoak [[Konstantinopolis]]en [[Inperio Latindarra]]ren tronua lortu zuenean, [[Nafarroa|nafar]] buruek titulu inperialak lortu zituzten [[Akaia]]n emandako laguntzari esker . [[1383]]an Jaume hil zenean, Nafarroako konpainia [[Grezia]] frankoarren botereduna zen eta printze berria bastetu eta estatu berrantolatzeko erantzunkizuna zuen. Konpainiak Jaume Bauxekoaren ondorengoak froga gabe aintzat hartzea errefusatzen zuen bitartean, [[Akaia]]n boterea mantendu zuen eta [[Veneziako Errepublika]]rekin ituna ere sinatu zuen, [[1387]]ko [[uztailaren 26]]an sinatuta. [[1386]]an, Piarres Bordo San Superanokoa Mahiot ondozkatu zuen Konpainia buru.