WD 1310-472: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
 
1. lerroa:
{{Astronomia infotaula}}
'''WD 1310-472''' [[Centaurus (konstelazioa)|Centaurus]] [[konstelazio]]an dagoen [[nano zuri]] bat da. Biziki ahula, bere itxurazko magnitudea +17,08koa da, eta [[1986]]an aurkitu zuen Maria Teresa Ruiz buru zuen [[Txileko Unibertsitatea|Txileko Unibertsitateko]] talde batek. Hasiera batean gure [[eguzki-sistema]]tik 15 [[argi-urte]] baino gutxiagoara zegoela pentsatzen bazen ere, gaur egun 49 argi-urtekkourteko distantziara dagoela ezagutzen da.
 
WD 1310-472 DC11 [[espektru mota]]koa da, eta bere [[atmosfera]] [[hidrogeno]] hutsez osatua dago, bere DC izaera gora-behera, mota honetako nano zuri gehienetan [[helio]]a bait da nagusi. [[Izar konpaktu|Izar hondar]] honen [[tenperatura efektibo]]a 4158 ± 72 [[kelvin]]ekoa da, 4220 kelvinekoa beste ikerketa baten arabera. Nano zuriek energia [[fusio nuklear]] bidez sortzen ez dutenez, baizik eta erritmo konstante baten gehiegizko beroa kanporatzen dutenez, denborarekin euren tenperatura efektiboa jaisten doa. WD 1310-472ren estimatutako adina (izar hondar bezala) 9310 milioi urtekoa da. Izan ere, gure eguzki-sistematik hogei [[parsec]] baino gutxiagoko distantziara dauden nano zurien artean tenperatura txikiena duena eta zaharrena izango litzateke.