Gernika-Lumo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
53. lerroa:
 
=== Sorrera eta bilakaera ===
1051. urteko dokumentu batean aipatzen dira lehen aldiz Gernika eta Lumo. Erdi aroko garai horretan, Lumo herri bat zen, eta itsasadarrean kokatzen ziren etxe gutxi batzuetako multzoa eta portua, hori zen Gernika<ref>{{erreferentzia|izena=Gernikazarra Historia Taldea|abizena=|urtea=2010|izenburua=Gernikako Hiria|argitaletxea=Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Saila|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.gernika-lumo-euskaraz.eus/fitxategiak/dokumentuak/argitalpenak/unitate-didaktikoa4-gernikako-hiria.pdf}}</ref>.
 
Inguru horretan, [[Tello Gaztelakoa|On Tello]] kondeak Gernikako [[hiribildu]]a sortu zuen [[1366]]ko [[apirilaren 28]]an. Jatorrian, hiribildua, batetik, [[Bermeo]]tik [[Durango]]rako bideek, eta bestetik, [[Bilbo]]tik [[Elantxobe]]rako nahiz [[Lekeitio]]rako bideek osaturiko bidegurutzean kokatuta zegoen. Horrenbestez, leku estrategikoan kokaturik zegoen; kokaleku horretatik, gainera, bide horiek ez ezik, berezko bide bat ere igarotzen zen, itsasadarra alegia; bertara, itsasontziak Susoko Portua deritzonaren etxeraino iristen ziren. Sorrera horretan, hortaz, merkataritzari loturiko arrazoi batzuk ere egon ziren.