Joanes Urkixo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Joanes Urkixo Beitia''' ([[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[1955]]eko [[ekainaren 11]]) euskal idazlea da. Euskal [[filologia]]n lizentziaduna da. Zinema eta telebistako gidoigilea, eta film eta telesailen itzultzailea, lanbidez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskal Idazleen Elkartea|url=http://www.idazleak.eus/espanol/escritores/joanes-urkixo-beitia?q1=&q2=urkixo|aldizkaria=www.idazleak.eus|sartze-data=2020-05-10}}</ref>.
 
== BizitzaIbilbide literarioa ==
[[Euskal filologia]] ikasi zuen [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko Unibertsitatean]]. Gaztetan hainbat lan egin zituen, tartean, [[euskara]] eta [[Gaztelania|gaztelera]] irakasle gisa lan egin zuen, baita [[Film (zinema)|film]] eta [[Telesail|telesailen]] itzultzaile eta egokitzaile gisa ere (euskaraz eta gaztelaniaz). [[1978]] eta [[1980]] artean [[Bernardo Atxaga]], [[Joxe Mari Iturralde|Joxemari Iturralde]] eta [[Joseba Sarrionandia]] kide zituen ''[[Pott Banda|Pott]]'' banda literatur taldearekin kolaboratu zuen. [[1983|1983an]] ''[[Ttu-ttuá|Ttua-ttuá]]'' literatur aldizkaria sortu zuen [[Laura Mintegi|Laura Mintegirekin]] batera<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=URKIXO, Joanes. Portal Literatura Vasca|url=http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/urkixo|aldizkaria=www.basqueliterature.com|sartze-data=2020-05-10}}</ref>. [[Euskal Idazleen Elkartea|EIE]] euskal idazleen elkarteko eta [[Galtzagorri Elkartea|Galtzagorri]] haur eta gazte literatura elkarteko kidea da<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Urkixo Beitia, Joanes - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/urkixo-beitia-joanes/ar-134991/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2020-05-10}}</ref>.
Hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluekin egin zituen lehen urratsak literaturaren munduan: ''[[Pott Banda|Pott]]'', ''[[Anaitasuna (aldizkaria)|Anaitasuna]]'', ''[[Euskadi Sioux]]'', ''[[Argia (aldizkaria)|Argia]]'', ''Susa''. 2003an Gazteentzako Narratibako Apirila Saria irabazi zuen, ''Gerlari zuria'' abenturazko eleberriarekin.
 
=== Literatura ===
Hainbat [[Aldizkari|aldizkaritan]] argitaratutako artikuluekin egin zituen lehen urratsak literaturaren munduan: ''[[Pott Banda|Pott]]'', ''[[Anaitasuna (aldizkaria)|Anaitasuna]]'', ''[[Euskadi Sioux]]'', ''[[Argia (aldizkaria)|Argia]]'', ''Susa''. 2003an Gazteentzako Narratibako Apirila Saria irabazi zuen, ''Gerlari zuria'' abenturazko eleberriarekin.
 
1980an Toribio Altzaga antzerki-saria irabazi zuen ''Eta beharbada ispilu beltz bat'' (BAK, [[1981]]) [[Antzerki|antzezlanarekin]], Joanes Urkixoren lehen argitalpena izan zena<ref name=":1" />. [[1983|1983an]] [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzak]] sortutako kontakizun laburren Kirikiño literatur saria irabazi zuen ''Dragoia eta laberintoa'' lanagatik<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=es_lit_1982 Premios literarios 'Euskadi' año 1983 - Medio Ambiente - Euskadi.eus|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.euskadi.eus/web01-a2inguru/es/contenidos/informacion/euskadi_litera_1983/es_lit_1983/euskera.html|aldizkaria=www.euskadi.eus|sartze-data=2020-05-10}}</ref>. Geroago, bere lehen eta, orain arte, azken poema-liburua argitaratu zuen: ''Berbak legezko aiztoak'' ([[Susa]], 1990)<ref name=":0" />.
 
Nolanahi ere, egilearen ibilbidea Haur eta Gazte Literaturari lotuta dago batez ere, gazteentzat abenturaz beteriko lanak egin baititu. ''Zeruak erori zirenekoa'' ([[Ibaizabal (argitaletxea)|Ibaizabal]], [[1998]]) lanaren bidez Urkixok [[Zientzia-fikzio|zientzia-fikzioari]] ekin zion berriro, eta gerora etorri zen ''Thule'' ([[Elkar (argitaletxea)|Elkar]], [[1998]]) argitalpena [[Joseba Jaka]] literatura-bekari esker egin zuen.[[2003|2003an]] Gazteentzako Narratibako Apirila Saria irabazi zuen, ''Gerlari zuria'' abenturazko eleberriarekin<ref name=":0" />.
 
=== Zinemagintza ===
EHGEP-AGPEH euskal [[Gidoilari|gidoilarien]] elkartearen sortzaileetako bat izan da. [[Telebista|Telebistako]] eta [[Zinema|zinemako]] gidoilari gisa lan egin du, eta film luzeetan, fikziozko eta [[Animazio|animaziozko]] telesailetan, lehiaketetan, dokumentaletan... parte hartu du. Estreinatu diren lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: [[Filmax|Filmaxen]] ''Goomer'' ([[1999]]), [[2000|2000ko]] Animazio Film Onenaren [[Goya Sariak|Goya Saria]]; [[Irusoin]]-[[Dibulitoon Studio|Dibulitoonen]] ''Supertramps'' ([[2003]]), [[2004|2004ko]] Goya Sarietarako hautagaia, Gijongo Zinemaldiko haurrentzako zinema Saria [[2004]]; Nazioarteko BRBren ''Nico'' (2004); Lotura Filmsen ''Payasos al rescate'' ([[2005]]); [[Irusoin]]-[[Dibulitoon Studio|Dibulitoonen]] Cristobal Molón (2006); Donostiako Zinemaldian aurkezutako ''Querida Bamako'' (2007)<ref name=":1" />.
 
[[2014|2014ko]] [[Urri|urrian]] estreinatutako ''[[Lasa eta Zabala (filma)|Lasa y Zabala]]'' filmaren gidoilaria ere bada<ref name=":1" />.
 
== Lanak ==