Euskaltzaindia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
65. lerroa:
Euskararen problematikaren inguruan biltzarrak antolatu zituen, eta lehena Arantzazun egin zen, 1956an. Oihartzun berezia izan zuen Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta [[1968]]an [[Arantzazuko santutegia|Arantzazun]] burututakoa. Bertan, [[euskara batu]]a sortzeko bideari ekin zioten eta hizkuntza idatziari buruzko arauak eta erabakiak hartu zituzten: idazkera, joskera, jokabidea, aditza eta hiztegia. Euskaltzaindiak bigarren aldi horri ekin zionetik lan joria egin du, literatur lehiaketak, gramatika lehen urratsak eman ([[EGLU]]), hiztegigintzako erabakiak, idazkera landu, euskal alfabetatze eta euskalduntzean lehen urratsak eman, [[Euskararen Gaitasun Agiria]] (EGA), eta abar.
 
1979an, Espainiako [[Espainiako trantsizioa|trantsizioaren]] garaian, 1970ko hamarkadako azken urteetan, udal hautatu berrietan izenak ofizialki euskaraz jartzeko aukera ireki zen, eta arautu gabeko alorra zenez, presazko eta premiazko lan bat beharrezkoa zela erabaki zuen Euskaltzaindiak, [[Koldo Mitxelena]] [[onomastika]] batzordeburuak bultzatuta. Ondorioz, [[Euskal Herriko udalen izendegia (1979)|Euskal Herriko udalen izendegia]] argitaratu zuen, zeinean asmatutako izenak ez ziren gutxi. Hango erabakiak zuzentzen eta fintzen joan ziren ondoren, akademiak erabaki baitzuen 1998an herri-izenak arau bihurtu behar zirela, gomendio edo izendegi bateko elementu soilak baino gehiago<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Andres|abizena=Iñigo|urtea=|izenburua=Euskal herriko udalen izendegia / Aurkezpena|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdea=9|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=D.L. 2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/796264874|isbn=978-84-95438-74-4|pmc=796264874|sartze-data=2020-05-09}}</ref>..
 
Azken urteotako lan nagusiak lau izan dira: ''[[Orotariko Euskal Hiztegia]]'', ''[[Euskararen Herri Hizkeren Atlasa]]'', ''Euskal Gramatika'' eta ''[[Hiztegi Batua]]''.