Azentu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
[[Hizkuntzalaritza]]n, '''azentua''' [[hitz]]en [[silaba]] jakin bati edo batzuei, edo [[perpaus|esaldi]] batean zenbait hitzi ematen zaien enfasi fonikoa da. [[Andres Alberdi]]k horrela definitu du: "Prosodiako elementua da azentua ere, eta honela defini daiteke: modu adierazgarrian silaba bat besteetatik nabarmentzea, tonuz nahiz intentsitatez".<ref>''Ahoskera'', 46.or.)</ref>
 
== Azentu motak ==
Hitzen barruan kokatutako azentuei '''azentu lexikal''' edo '''hitzen azentu''' ere deritzo; esaldietan hitzek duten azentuari, berriz, '''azentu prosodiko''' edo '''esaldien azentu''' deritzo. Azkena [[prosodia]]ren hiru osagaietako bat da, erritmo edo [[isokronia]]rekin eta [[intonazio]]arekin batera. Azentuaren kokapena eta erabilera hizkuntzen arabera aldatu egiten da.