Arabia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
1. lerroa:
{{Geografia fisiko infotaula}}
 
'''Arabia''' edo '''Arabiar penintsula'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0164.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia}}</ref> hego-mendebaldeko [[Asia]]ko penintsula zabala da, hiru itsasoren artean dagoena: [[Persiar golkoa]] du ekialdean, [[Indiako ozeanoa]] hegoaldean eta [[Itsaso Gorria]] mendebaldean. 3.237.500 kilometro koadroko eremua hartzen du,<ref>{{erreferentzia |url=https://www.worldatlas.com/articles/15-largest-peninsulas-in-the-world.html | izenburua= 15 Largest Peninsulas In The World |sartze-data=2018-7-25 |argitaletxea=worldatlas.com}}</ref> eta [[2014]]an 77.983.936 biztanle zituen.<ref>{{erreferentzia |url=https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/index.html | izenburua=The World Factbook |sartze-data=2018-7-25 |argitaletxea=cia.gov}}</ref>
 
24 ⟶ 25 lerroa:
 
[[XIX. mende]]ko lehen erdialdean hasi zen Europaren kolonialismoa penintsulan zabaltzen. [[Britainiar Inperioa|Britainiarrek]] kolonia bihurtu zuten [[Aden]] [[1839]]. urtean. [[Al-Hijaz]], Arabia mendebaldeko lurraldea, baizik ez zen otomandarren esku gelditu. [[XX. mendea]]ren hasieran, [[Abdulaziz ibn Saud]] saudiarrak mugimendu wahhabista berrantolatu zuen, erakunde militar oso ongi prestatuak eratuz. [[Lehen Mundu Gerra]]n, ingelesak saudiarrez eta Mekako xerifeaz ([[Hussein bin Ali (Mekako xerifea)|Hussein bin Ali]]) baliatu ziren turkiarrei aurre egiteko. Geroago, ingelesek Hussein xerifeari eutsi eta Arabiako errege eta kalifa zendatu zuten 1924an. Abdulaziz ibn Saudek ez zituen, ordea, armak utzi: [[Asir]] herrialdea hartu zuen [[1920]]an eta, [[Najd]] basamortu-eremu handiaren jabe egin ondoren, Hijaz eskualdeari eraso zion. Meka eta [[Jidda]] hiriak [[1925]]ean hartu zituen, eta [[1932]]an [[Saudi Arabia]] erreinuaren sorrera aldarrikatu zuen.
 
==Ikus, gainera==
* [[Asiako geografia]]
 
== Erreferentziak ==