Errekaldeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
15. lerroa:
| postakodea = 480XX
}}
 
'''Errekaldeberri''' [[Bilbo]]ko auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian kokatuta dago, [[Errekalde (Bilbo)|Errekaldeko]] barrutian alegia. Auzoak 110,53 hektareako azalera dauka eta 18.179 biztanle ([[2004]]ko datuen arabera). Barrutian biztanlerik gehien duen auzoa da, eta honi izena ematen dio. Antzinako [[Elgera erreka]] zegoen tokian eraiki da auzoa. Gaur egun erreka horrek lurpeko ibilbidea egiten du [[Ibaizabal]] ibaiarekin batu arte.
 
Urteetan zehar hiritik dezente isolaturik egon da, [[Ferrocarriles de Vía Estrecha|FEVEren]] [[Ametzola]]ko trenbideek bananduta. Gordonizeko eta Urkiola kaleko zubiek bakarrik lotzen zuten hiriarekin. Horrez gain, plangintza ezak eraginda, [[AP-8|A-8 Autobideak]] bitan banatzen du auzoa; etxebizitzak autobidea baino lehenago eraikitzen hasteagatik, etxebizitzetako askok, ondo-ondoan dute autobidea.
 
Azken urteetan ordea, auzoa hobetuz doa pixkanaka. [[1998]]. urtetik aurrera ordea obra erraldoi baten bitartez trenbide hauetako asko lurperatu egin da, eta geratzen direnak lurperatzeko bidean dira. Horrela, auzoa hirigunearekin erabat lotuta geratuko da. Horrez gain, tranbia [[Basurtu]]tik [[Errekaldeberri]]raErrekaldeberrira luzatuko da. Gainera, [[AP-8|A-8 Autobidearen]] bidea saihestu eta auzotik igarotzeari utziko dio.
 
== Larraskitu ==
[[Larraskitu]] dugu auzo honetako mendialdeko [[baserri]]-auzunea, jatorrizko euskal hiztunen bizilekua izan dena [[XX. mendea]]ren amaiera arte. [[Pagasarri]] mendirako bidean kokatuta dago, eta azpiegituren aldetik [[Fango kiroldegia]] nabarmentzekoa da.
 
==Kukutza==
[[Kukutza gaztetxea]] erreferentziazko kulturgunea izan zen 15 urtez [[Bilbo]]n eta Euskal Herria osoan [[1996]]tik [[2011]] arte. Okupazioa eta autokudeaketaren eredua izan zen. [[Iñaki Azkuna]] alkatea zela poliziaren bidez hustu eta eraitsi zuten, protesten artean.
 
[[Uretamendi]] auzorako igoeraren hasieran kokatuta zegoen.
 
== Kale garrantzitsuenak ==