Guardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
69. lerroa:
Guardia oso hiri zaharra da. [[X. mendea]]ren hasieran (908. urtean dirudienez) Guardiako muinoan gaztelua eraiki zuen [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] [[Antso II.a Gartzez Abarka|Antso Abarkak]], [[Nafarroako Erresuma]] [[Gaztela]]ren erasoetatik babesteko. Hiri garrantzitsua izan zen X-XII. mendeetan.
 
Nafarroako Errege-erreginak bizi izan ziren bertan tarteka eta [[Zuria Nafarroakoa (1133-1156)|Zuria Nafarroakoa]] Guardian jaio eta bertan ezkondu zen Gaztelako Antso III.arekin. Zuriaren anaia zen [[Antso VI.a Nafarroakoa|Nafarroako Antso VI.ak]] forua eman zion hiribilduari [[1164]]. urtean. [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.ak]] herria gotortu egin zuen harresi sendo bat eraikiz inguruan. Dorre garaiak eraiki ziren eta almenaz ornitu ziren harresiak. Lau ate eraiki ziren, ''Paganoseko atea'' (mendebaldean), ''Mercadal'' (hegoaldean), ''San Juan atea'' (hego-ekialdean) eta ''Santa Engrazia atea'' (ipar-ekialdean). XV. mendean bosgarren bat egin zen ekialdean, ''Carnicerias atea'' izenaz ezagutzen dena. Harresiaren barruan hiru kale luze ezarri ziren ipar-hegoalde norabidean, eta erdialdean plaza errektangularra<ref name=":34">{{Erreferentzia|izenburua=Conjunto monumental de Laguardia|hizkuntza=es|url=https://www.alavaturismo.eus/conjunto-monumental-de-laguardia/|aldizkaria=Alava Turismo|sartze-data=2020-04-12}}</ref>.
 
Foruen jabe egindakoan, Guardia hazi eta hedatzen hasi zen, eta hori kontuan hartuta, Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomikoa erraztearren. [[1351]]. urtean, Nafarroako erresumaren eta Gaztelakoaren arteko gerrak ugariak zirenean alegia, Guardiak nafarra izateko borondatea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, urte batzuk geroago, Nafarroako Karlos II.a erregeak Gaztelako Henrike II.aren esku utzi zuen Guardia ([[1367]]). 1386an Gaztelako Joan I.ak berriro itzuli zion Guardia Nafarroako Karlos III.ari [[beaumontar]]ren eta [[agaramontar]]ren arteko guduen garaian Guardia Gaztelaren mende geratu zen, nahiz eta [[1469]]an Nafarroaren esku egon.
76. lerroa:
 
=== Aro modernoa ===
Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren Guardiak mugan egoteari utzi zion. Hiriak militar izaera galdu zuen orduan eta garapen ekonomikoa izan zuen, ardogintza oinarri hartuta. Hiriaren azpialdea zulatu egin zen eta galeria horiek upategi familiar gisa erabiltzen hasi ziren<ref name=":3" />. XVI eta XVIII mendeen artean jauregi ugari eraiki ziren, beren armarri eta teilatu ornatuekin<ref name=":4" />.
 
XVI. eta XVII mendeetan hainbat izurrialdi jasan zituen eta hiriaren populazioa hamarrenera jeitsi zen<ref name=":3" />.
229. lerroa:
* ''Gaiteroen eguna''. Maiatzean izaten da eta sona handiko festa eguna da. Jesús Martínez ''Jimeleo''-ri omenaldia egiteko sortu zen eta urtero ospatzen da.
* ''San Isidro eguna'' maiatza erdialdera izaten da eta nekazal makinaria eta produktuen azoka egiten da.
* ''San Juan eta San Pedro jaiak'' dira Guardiako festa nagusiak<ref name=":4" />. Ekainaren 23 eta 29 artean ospatzen dira. Jaiak hasteko dantzariek eta katximorroak agintariei dantza egiten diete eta jaiak amaitzeko "upelaren ehorzketa" egiten da.
* ''Joan Lepamoztu Deunaren eguna'' abuztuaren 29an ospatzen da, udaren bukaera adierazten duena.
* ''[[Berberana (Araba)|Berberanako]] erromeria'' irailean izaten da.
239. lerroa:
Gabonetan jaiotza ikusgarria jartzen da [[Erregeen Andre Mariaren eliza]]n. 73 pertsonaiek osatzen dute. Jaiotzako irudiak mugikorrak dira eta Gabon eguneko meza nagusiaren ondoren Jesus haurtxoaren jaiotza antzezten dute. Errege egunean umearen gurtza da antzezten dutena. jaiotzaren aurreneko aipamena 1749. urtekoa da eta 1767. urtean Domingo Busterok berriztu eta handitu egin zuen<ref name=":3" />.
 
Aste santuan prozesioak egiten dira ostegun eta ostiral santuetan<ref name=":4" />. Ostiralean "iltze ateratzea" egiten da; Jesukristo gurutzetik askatu eta hilobian sartzen da.
 
=== Kirolak ===