Isabelle Huppert: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Isabelle Anne Madeleine Huppert''' ({{IPA|izabɛl yˈpɛʁ}} ahoskatua; [[Paris]], [[1953]]ko [[martxoaren 16]]a) frantses antzezlea da. Lehenengo filmetan, gazte erakargarriaren papera jokatu zuen, esate baterako, [[Yves Boisset]]en ''Dupont Lajoie'' (1975) eta [[Bertrand Tavernier]]ren ''Le Juge et l'Assassin'' (1976, ''Epailea eta hiltzailea'') filmetan. Biktima pasiboaren irudia eman zuen hurrengo lanetan, ''La Dentellière'' (1977, [[Claude Goretta]]) filmean, adibidez. ''Violette Nozière'' (1978, [[Claude Chabrol]]) lana, berriz, patuaren kontra errebelatzen den emakumezkoaren istorioa da. Une horretatik aurrera, sarritan jokatu ditu pertsonaia gaiztoak, xalotasunaz mozorrotuta: ''Eaux profondes'' (1981, Michel Deville) eta ''Coup de torchon'' (1981, B. Tavernier ) lanetan, [[ninfomania|ninfomano]] hiltzailea izan zen. Hala ere, Claude Chabrolen zuzendaritzapean lortu du Huppertek goren maila: ''Une affaire de femmes'' (1988) filmean, abortuak egiten dituen emakumezko baten papera izan zuen. ''Madame Bovary ''(1991) ere Chabrolekin egin zuen, eta orobat ''La Cérémonie'' (1995). ''[[La Pianiste]]'' (2001, [[Michael Haneke]]) filma ere antzeztu zuen. [[César Sariak|César]] bat irabazi zuen azken film horretan egin zuen paperagatik.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}