Zelula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
88.0.78.52 (eztabaida) wikilariaren 7791542 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
Josu (eztabaida | ekarpenak)
267. lerroa:
 
Birusak [[zelula]]ren barruan sartu ondoren desantolatzen dira eta zelularen makinaria entzimatikoa erabiliz alde batetik [[genoma]] birikoa erreplikatzen dute, eta beste aldetik gene-informazio birikotik abiatuta [[proteina]] birikoak ekoizten dira. Gero proteina eta [[azido nukleiko]] sintetizatu berriak elkartzen dira partikula biriko berriak sortzeko. Prozesu hau
osatzeko birusak kodetutako zenbait [[proteina]]k ere erabiltzen dira. [[Birus]] bakar batetik milaka birus ekoitz daitezke zelula [[ostalari]]an eta honek askotan [[zelularen heriotza]] eragiten du. Batzuetan genoma birikoa zelularen [[genoma]]n sartzen da eta luzaroan egon daiteke horrela, ugaldu gabe ([[profago]] edo [[probirus]] moduan).
 
Argi dago beraz, birusek zelulen zenbait ezaugarri aurkezten dutela, ugaltzeko gaitasuna esate baterako, edo informazioaren transmisioa; baina ez daukate [[metabolismo]] propiorik eta beti zelula bat behar dute ugaltzeko <ref> Aldaba J., López P., Pascual MM. Urzelai, A.: Biologia 2. Batxilergoa, Elkar (2006) 3321-322 orr. ISBN 84-9783-222-1 </ref>; hori dela eta [[birus]]ak elementu genetiko mugikor moduan defini daitezke. Bestalde, [[zelula]]k baino sinpleagoak badira ere, gaur egun birusak ez dira ikusten zelulen aitzindariak bezala; aitzitik onartzen da birusak ebolutiboki beranduago agertu zirela; ziur aski zelulen jardueraren ondorioz.