Potasas de Navarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Izenburu etzana}} '''''Potasas de Navarra''''', baita ere '''PDN''', (Nafarroako Potasak) frankismo garaiko INIk 1957ko [[maiatzaren 29]...»
 
No edit summary
1. lerroa:
{{Izenburu etzana}}
'''''Potasas de Navarra''''', baita ere '''PDN''', (Nafarroako Potasak), frankismo garaiko [[Instituto Nacional de Industria|INI]]k [[1957]]ko [[maiatzaren 29]]ko dekretuaren bidez sortu zutenzuen Nafarroako enpresa handia izan zen. Inguruko herrietan eragin handia izan zuen eta bertako langileria Nafarroako eta Euskal Herriko langile mugimenduarentzat benetako erreferentea izan zen. [[1985]]ean itxi egin zen. Enpresaren helbidea [[Beriain]]en, Nafarroa Garaian zegoen.
 
== Historia ==
[[1957]]ko [[maiatzaren 29]]ko dekretuaren bidez sortu zuten. 1970eko hamarkadan sindikalismo indartsua zuen lantegiak eta bertan aurrera eraman ziren grebak ospetsuak izan ziren. Potasasen langileek borroka bide berriak sortu zituzten, ozagunenaezagunena mehategietan ixtearena. Protesta mugimendu ezagunena [[1975]]eko urtarrilaren 17an izan zen: urtarrilaren 7tik 47 langile entzerratuta zeudenean, [[Zizur]]retik 5.000 pertsonen manifestazioa mehategiraino urbiltzen saiatu ziren. [[Goardia Zibil]]en errepresioa oso gogorra izan zen. Estatuan lehen aldiz pilota-jaurtigailuak erabili ziren. Errepresioak mobilizazio handiak ezagutu zituen; horrela, Nafarroa osoan greba orokorraren bi egun antolatu ziren. Azkenean, urtarrilaren 21ean, langileak mehategitik atera ziren. Zalantzarik gabe hau Nafarroan izandako greba handiena izan zen.<ref>https://elpais.com/diario/1980/11/30/economia/344386812_850215.html</ref>
 
Lantegi hau itxi ondoren, urte berean, abenduaren 28an, INIk eta Nafarroako Gobernuak «Potasas de Subiza» sortu zuten. Lantegi berriak 1990an 533 langile zituen eta ongarriak ekoizten zituztenzituen.
 
== Ezaugarriak ==
[[Potasa]] hobi handi bat ustiatu zuen. Oso lantegi mekanizatua zen. Bost izan ziren ireki ziren putzuak: Undiano I eta II, Beriain, Gendulain eta Espartza. Itxi egin zen urtean, 1985ean, 2.021 langile zituen. Hobitik ateratzen zen minerala bertan tratatu egiten zen, ondoren bidaltzeko [[Pasaiako Portua|Pasaiako Portura]] non lantegiak kaiak eta biltegia zituen. Handik munduko toki askotara bidaltzen ziren produktuak: Estatu Batuetara, Ipar Europara, Marokora, Aljeriara...
 
== Getzaurre auzoa ==