COVID-19 pandemia Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Berrogeialdia: Zuberoan lehen kasua erregistratu dute
45. lerroa:
 
2020ko martxoaren 19rako (eguerdiko datuak) Euskal Herrian kutsatuen kopurua asko handitu zen, 1679 kutsatu atzeman ziren egun hartarako,<ref name=":24">{{Erreferentzia|izenburua=Hasiera - coronavirus - navarra.es|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.navarra.es/eu/web/coronavirus/hasiera|aldizkaria=www.navarra.es|sartze-data=2020-03-19}}</ref><ref name=":25">{{Erreferentzia|abizena=Irekia|izenburua=Irekia - Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta|hizkuntza=eu|url=https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61027-fallece-una-enfermera-osakidetza-contagiada-coronavirus|aldizkaria=www.irekia.euskadi.eus|sartze-data=2020-03-19}}</ref> aurreko egunean baina 313 gehiago.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Cuarta persona fallecida en Navarra por coronavirus y 386 casos positivos|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/coronavirus/2020/03/18/directo--cuarta-persona-fallecida/1031809.html|aldizkaria=www.noticiasdenavarra.com|sartze-data=2020-03-19}}</ref><ref name=":25" /> Kutsatuen egoerari zegokionean, 594 pertsona ospitalean zeuden eta 58 hil egin ziren; gainera, Nafarroako Osasunbideak euskal herrialde hartan ospitaleratuak izan ziren gaixoen artetik 11 Zaintza Berezien Unitatean zeudela jakinarazi zuen.<ref name=":24" /> Areagotze-tasei erreparatuz gero, aurreko eguneko datuak aintzat hartuta, %22,91ko areagotzea izan zen martxoaren 19an, ospitaleratuen tasa %35,38koa zen eta gaitzaren heriotza-tasa %3,45ekoa, aurreko egunetakoa baino baxuagoa. Bestalde, Osakidetzak jakinarazi zuen hemezortzi pertsonari sendagiria eman ziela.<ref name=":25" /> Egun hartan bertan lehen [[erizain]]a hil zen, 52 urteko emakume bat, astebete ospitalean egon eta gero.<ref>{{Erreferentzia|abizena=ARGIA|izenburua=Osakidetzako erizain bat hil da, koronabirusak hildako lehen osasun langilea Euskal Herrian|hizkuntza=eu|data=2020-03-19|url=https://www.argia.eus/albistea/osakidetzako-erizain-bat-hil-da-hildako-lehen-osasun-langilea-euskal-herrian|aldizkaria=Argia|sartze-data=2020-03-19}}</ref>
 
2020ko martxoaren 19an, atzeman zen COVID-19 gaitzak kutsatutako lehen zuberotarra, zehazki Atharratzeko gizon bat, Paueko erietxera eraman zena.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Lapurditik kanpoko lehen kasua Ipar Euskal Herrian|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/179049/lapurditik-kanpoko-lehen-kasua-ipar-euskal-herrian.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-03-20}}</ref> Hurrengo egunean hil zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Koronabirusaren azken datuak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/178753/koronabirusaren-azken-datuak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-03-20}}</ref>
 
== Kasu kopurua ==