Isabel Allende: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia laburra ==
Jatorriz txiletarra bada ere, Perun jaio zen, bere aita [[Tomas Allende]] han baitzen enbaxadore, eta [[1953]]tik Txilen bizi izan zen. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta hainbat aldizkarirentzat lan egin, tartean, ''[[Paula]]'' aldizkarirako. 1960tik 1965era [[FAO]]rentzat, [[Nazio Batuen Erakundea]]ren gosearen aurkako erakundearentzat lan egin zuen. 1962an, Miguel Fríasekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituen harekin: Paula (28 urterekin hila, [[porfiria]]ren biktima), eta Nicolás. Alabaren heriotzagatik etsita, ''Isabel Allende fundazioa'' sortu zuen, baliabide gabeko emakume eta haurrei laguntzeko.
 
=== Familia eta ikasketak ===
1973an, Txileko presidente [[Salvador Allende]] (osaba zuen) hil zen, [[Augusto Pinochet|Pinochet]] jeneralak egindako estatu kolpearen ondorioz, eta Isabel eta familia [[Venezuela]]ra erbesteratu ziren. Han Caracasen finkatu ziren, eta Isabel buru belarri murgildu zen bere idazle lanean.
Tomas Allende Pesse diplomatikoaren ([[Salvador Allende|Salvador Allenderen]], Txileko presidentearen lehengusua) eta Francisca Llona Barrosen alaba. Liman jaio zen bere aita Txileko enbaxadan idazkari gisa lanean ari zela. Hiru anai-arreben artean zaharrena da, bere bi anaiak Juan eta Francisco dira. Isabel Allendek erro euskaldunak ditu aitaren aldetik eta portugesak eta euskaldunak amaren aldetik.
 
Bere gurasoak 1945ean banandu ziren eta hiru anaiak euren amarekin Txilera itzuli ziren 1953ra arte. Urte horretan ama Ramon Huidobro Dominguez diplomatikoarekin ezkondu zen eta Boliviara joan ziren bere lana zela eta. Isabel eskola estatubatuar batera joan zen La Paz-en eta Libanon eskola pribatu ingeles batera.
1982an bere lehen lana publikatu zuen, ''[[La casa de los espiritus|La casa de los espíritus]]''. Eleberria '''[[errealismo magikoa]]''' zeritzon estilotik hurbil zegoen. Kritika oso onak jaso zituen, eta Hego Amerikako hainbat herrialdetan ''best-seller'' bilakatu zen.
 
=== Ezkontzak eta seme-alabak ===
[[2003]]an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] hiritar bilakatu zen. Egun, [[Kalifornia]]n bizi da, bigarren senar William Gordon abokatuarekin.
1959an Txilera itzultzean Miguel Friasekin berriz aurkitu zen; 4 urte beranduago ezkondu egin ziren. Bikoteak bi haur izan zituen: Paula (1963-1992) eta Nicolas (1967), biak [[Santiago (Txile)|Santiagon]] jaio ziren.
 
1973ko irailaren 11ko [[Salvador Allende|Salvador Allenderen]] aurkako estatu kolpearen eta [[Pinochet|Pinocheten]] diktaduraren ezarpenaren ondorioz, Txiletik ihes egin zuten 1973an. Allende eta bere familia Venezuelara erbesteratu zen, 1988ra arte bertan bizitzeko.
 
Bere liburuak aurkezteko etengabeko bidaiek bikotea banandu zuten. Dibortziatu ondoren, Willie Gordonekin ezkondu zen 1988ko uztailaren 7an San Franciscon. 2015ean, 27 urteren ondoren, banandu egin ziren. 1988tik Estatu Batuetan bizi da eta 2003an nazionalitatea eskuratu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Actualícese con La Prensa Web|data=2011-10-20|url=https://web.archive.org/web/20111020112103/http://mensual.prensa.com/mensual/contenido/2003/06/04/hoy/revista/1053248.html|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2020-03-18}}</ref> zuen.
 
=== Bizitza publikoa ===
1959tik 1965era bitarten Agrikultura eta Elikaduraren alde Nazio Batuen Erakundean ([[FAO]]) lan egin zuen Santiagon. Europan ere hainbat urte igaro zituen, bereziki Brusela eta Suitzan.
 
1967tik aurrera, ''Paula'' aldizkarian parte hartu zuen, gai desberdinen inguruko artikulu ugari idatzi zituelarik. Horren ondoren, ''Mampato'' aldizkari infantilean kolaborazio batzuk egin zituen eta 1973-1974 zuzendari ordea izan zen. Gainera, bi haur liburu idatzi zituen, ''Lauchas y lauchones'' eta ''La abuela Panchita.'' Txileko bi telebista katetan lan ere egin zuen.
 
1970eko hamarkadaren hasieran antzerki munduan murgildu zen. Bere lana ''El embajador'' 1971n estrenatu zen eta 1973an ''La balada del medio pelo eta'' ''Yo soy la Tránsito Soto''. Herrialdea utzi baino zertxobait lehenago ''Los siete espejos'' plazaratu zen.
 
Allende Venezuelan egokitu zen 13 urtetarako, eta bertan ''El Nacional'' de Caracas egunkarian eta bigarren hezkuntzako eskola batean lan egin zuen. ''[[La casa de los espíritus]]'' bere lehen nobela bertan zegoen bitartean idatzi zuen, bere nobela ezagunena ere bada. Esaten da bere aitonari idazten hasi zitzaion gutun batetik sortu zela. Obra hau zinemara ere iritsi zen 1993ko urrian, [[Munich|Munichen]] estrenatu zen, Billie Augustek zuzendua eta Bernd Eichingerrek produzitua. 51 milioi ale baino gehiago saldu ziren eta 27 hizkuntzetara baino gehiago itzulia izan zen. Bigarren nobela, ''De amor y de sombra'' (1984) arrakastatsua izan zen era berean eta zinemara ere eraman zen 1994an Betty Kaplanen eskutik. Bi nobeletan diktaduraren gaia tratatzen da, idazlearen esperientziek aberastuta.
 
1988an Txilera bidaiatu zuen urriko plebiszituan bozkatzeko, non Pinochetek galdu egin zuen. 1990an Txile demokraziara itzuli zen [[Patricio Aylwin]] buru zuela.
 
1992an bere alaba Paula hil egin zen, 28 urte zituela, Madrideko klinika batean koman egon ostean. Bere heriotzak ''Paula'' idaztera bultzatu zuen, liburu autobiografikoa. Bi urte beranduago The Isabel Allende Foundation sortu zuen bere alabaren omenez, boluntariotzan jardun baitzuen Venezuela eta Espainian hezitzaile eta psikologo gisa.
 
1988tik aurrera [[San Rafael (Kalifornia)|San Rafael]], [[Kalifornia|Kalifornian]] bizi izan da. Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademiak saritua izan da. 2007an Trentoko Unibertsitateak (Italia) ''honoris causa'' bat entregatu zion hizkuntza eta literatura moderno euroamerikarrean.
 
2010eko irailean, Txileko Literaturaren Sari Nazionala irabazi zuen. Isabel Allende sari hau jaso duen laugarren emakumea izan da; aurrekoak [[Gabriela Mistral]] (1951), [[Marta Brunet]] (1961) eta Marcela Paz (1982) izan ziren. Hurrengo urtean, Hans Christian Andersen Literatura Saria jaso zuen, [[Odense|Odensen]] ematen dena, idazle daniarraren jaioterrian.
 
== Estiloa eta gaiak ==