Arnasgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
5. lerroa:
 
== Arnasguneen ezaugarriak ==
Ez dago marra zehatz bat adierazteko zein diren arnasguneak eta udalerri euskaldunak<ref>{{Cite weberreferentzia|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2243/013/001/2017-11-23/herri_euskaldunak_eta_arnasguneak.htm|izenburua=Herri euskaldunak eta arnasguneak|sartze-data=2019/06/28|egunkaria=Berria|aldizkaria=|abizena=Goikoetxea|izena=Garikoitz|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=}}</ref>, baina hainbat datuk lagundu dezakete bereizketan: ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira, oro har, arnasguneak. Hortik beherako zifretan, udalerri euskaldunak izan arren, agian, ez da horren erraza erabat euskaraz bizitzeko ohitura duten udalerriak aurkitzea. Arnasguneek honako ezaugarri bereiziak dituzte:
 
* '''Transmisioa:''' Arnasguneetan, belaunaldiz belaunaldi transmititu da hizkuntza, gurasoetatik seme-alabetara, modu naturalean. Bizilagunen lehen hizkuntza euskara izan ohi da, eta erabat naturala da beraientzat euskaraz bizitzea eta izatea. Oso faktore garrantzitsua da hori, hizkuntzak iraungo badu.
13. lerroa:
== Arnasguneen garrantzia ==
[[Fitxategi:AntenaUEMA.png|thumb|Arnasguneetatik euskara zabal daiteke Euskal Herriko beste txoko batzuetara. (UEMA)]]
Hizkuntza ekologiaren<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.soziolinguistika.eus/files/Belen%20Uranga_0.pdf|izenburua=Hizkuntza-ekologia. Ekologia biologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak.|sartze-data=2019-06-28|egunkaria=|aldizkaria=BAT Soziolinguistika Klusterra, 81 zenbakia|abizena=Uranga|izena=Belen|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=PDF}}</ref> marko teorikoan kokatzen da arnasguneen diskurtsoa. Esan ohi da [[Amazonia]] dela naturari arnasa ematen dion birika. Horregatik ondo zaindu beharreko ingurua da, haren galerak ekarriko lukeelako gainontzeko guztia arriskuan jartzea. Bada, udalerri euskaldunak dira euskararen Amazonia. Haietan garatzen, erabiltzen eta biziberritzen da hizkuntza modu naturalean, eta motore papera dute hizkuntzaren normalkuntza prozesuan, arnaguneetatik zabal daitekeelako euskara gainontzeko txokoetara. Beraz, euskarak iraungo badu, arnasguneak babestea eta zabaltzeko lan egitea beharrezkoa dela ulertzen da.
 
Ekologia, aniztasuna eta iraunkortasunaren diskurtsoak soliolinguistikara ekarri dira hizkuntza eskologian. Galtzeko arriskuan dagoena zaintzea da, azken finean, helburua. Balore etikoak errespetatzea eskatzen dute ekologia mota guztiek: aniztasuna, berdintasuna, elkartasuna. Natura zaintzeko saiakera egiten dugun bezala, hizkuntza gutxituak koka daitezke ikuspegi horretan. Galtzeko arriskuan dauden espezieek lege babesa dute, onartuta dagoelako munduari aberastasuna ematen diotela. Hizkuntzekin gauza bera gertatzen da. Hori da arnasguneen diskurtsoaren oinarria.
30. lerroa:
 
== Bilakaera ==
Azken urteetako joerari erreparatuz gero, Euskal Herriko gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, eta arnasguneak arriskuan daude kasu askotan<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.soziolinguistika.eus/files/mikel_zalbide.pdf|izenburua=Arnasguneak. Etorkizuneko erronkak|sartze-data=2019/06/28|egunkaria=UEMA - IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=PDF}}</ref>. Egia da azken urteetan lan handia egin dela euskararen normalkuntzan eta alfabetizazioan. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten pertsonak. Horrek ekarri du erabat erdalduna den udalerririk ez egotea, batik bat, EAEn. Ezagutzak, ordea, ez dakar berarekin erabilera, eta herri erdaldundak euskalduntzen ari diren bitartean, gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, homogeneizazio egoera batera hurbilduz. Ezagutza beherantz doa herri euskaldunetan, baina, batik bat, erabilera ari da jaisten: euskaraz egiteko hautua, alegia.
 
Hori azaltzeko hamaika faktore izenda daitezkeen arren, garbi dagoena da ez dagoela arrazoi bakar bat errealitate horren aurrean, eta esparru guztiek eragiten diotela euskararen egoerari: imigrazioak. hirigintza ereduak, egoera sozioekonomikoak, kultur ohiturak... Gune erdaldunak euskalduntzea joatea benetan pozgarria eta txalotzeko da, eta oraindik indar asko dago egiteko bide horretan; baina, UEMAren ustez, euskaldunei goian heldu behar zaie, haiek direlako gainontzekoen eredu.
37. lerroa:
 
==== Datuak: 1981-2011====
EUSTATen datuen arabera, 1981ean %90etik gorako '''euskararen ezagutza''' zuten 56 udalerri zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (Nafarroako datuak ez daude udalerriz udalerri). 2011n, handik 30 urtera, 13 udalerrik soilik betetzen zuten ezaugarri hori<ref>{{Cite weberreferentzia|url=http://www.soziolinguistika.eus/files/euskararen_bilakaera_soziolinguistikoa_eusk_1.pdf|izenburua=Euskararen bilakaera soziolinguistikoa: 1981-2011|sartze-data=2019-06-28|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Martinez de Luna, Eriz eta Zalbide|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=PDF}}</ref>.
 
'''Lehen hizkuntzari dagokionez,''' 1981ean, 56 udalerritan zuten ama hizkuntza euskara herritarren %90ek baino gehiagok. 2011n, berriz, ezaugarri hori udalerri batek soilik zuen, Abaltzisketak (Gipuzkoa).