Indar normal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
43. lerroa:
Aurreko atalean, "indar normal" kontzeptua ukipen-indarren kasuan kontsideratu dugu, hain zuzen ere, elkarrekiko ukipenean dauden gorputzek elkarri egiten dizkioten indarrek ukipen-gainazalerekiko osagai perpendikular modura definituz. Alegia, perpendikulartasun horrek ukipen-ganazalari egiten zion erreferentzia. Baina partikulen higidura aztertzean, “indar normal” edo “osagai normal” terminoa beste adiera batez ere erabiltzen da, perpendikulartasuna ibilbidearekiko erreferentziaren arabera definituz, [[Indar baten osagaiak|Freneten erreferentzia-sistema]]<nowiki/>n egiten den bezala.
[[Fitxategi:Freneten erreferentzia-sistema.png|thumb|282x282px|Freneten erreferentzia-sistema higidura plano batean gertatzen denean.]]
'''Freneten erreferentzia-sistemako norabideak'''<ref name=":0">{{Cite weberreferentzia|url=https://www.youtube.com/watch?v=_0Sam-ji3lU&t=12s|izenburua=Repère de Frenet|sartze-data=10-03-2019|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref>
 
Sistema honetan hiru norabide nagusi definitzen dira ibilbideko puntu bakoitzean: ''bektore unitario tangentea'', ''bektore unitario normala'' eta ''bektore unitario binormala''. Hiru bektore horiek [[Triedro ortogonal|triedro ortogonal]] bat definitzen dute ibilbideko puntu bakoitzean, ''triedro intritsekoa'' deritzona, eta, ibilbide kurbadunaren kasuan, aldatuz doana puntutik puntura. Ibilbidea laua denean (hau da, plano batean gertatzen denean), nahikoa da bektore tangentea (<math>\boldsymbol u_\text {T}</math>) eta bektore normala (<math>\boldsymbol u_\text {N}</math>) kontsideratzea, bektore binormala ez baita aldatzen higiduran zehar.