Hipolito: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Hipolito''' ({{lang-gr|'''Hippolytos'''}}) [[mitologia greko]]an, [[Teseo]] [[Atenas]]ko erregearen eta amazona baten semea (Melanipe, Antiope edo Hipolita, aldaeren arabera) zen. [[Artemisa]] garbiarenganako jaidura berezia zuen, eta [[kastitate]] osoan bizi izan zen. Afroditak, jarrera hori beretzat iraingarri iritzirik, Hipolitorenganako gurari makurra piztu zion [[Fedra]]ri, [[Teseo]]ren emazteari. Hipolitok gaitzetsirik, Fedrak gutun bat utzi zion Teseori, bere semeak desohoratu nahi izan zuela salatuz, eta bere buruaz beste egin zuen. Atenasko erregeak bere semea madarikatu eta Poseidonen laguntza eskatu zuen. Atenastik zalgurdi batean ihesi zihoala, zaldiak aztoratu zituen munstro bat agertu zen itsasoan; zalgurdia irauli eta Hipolito hil egin zen. Hipolitoren izpiritua Tartarora jaitsi zen, eta han Artemisak bere gurtzailea berpitz zezan eskatu zion Asklepiori. Hark hala egin zuen, eta Artemisak Hipolito hartu eta Ariziako santutegira eraman zuen.
 
Hipolitoren gaia [[Euripides]]ek erabili zuen ''Hipolito koroa-eramailea'' (''Hippolytos stephanephoros'') tragedia ospetsuan, autorearen lan gorenetarikoa. Racineren[[Jean Racine]]ren ''[[Fedra]]'' (''Phèdre'') Euripidesen obran oinarritzen da, eta [[Jean-Philippe Rameau|Rameauren]] ''Hipolito eta Arizia'' (''Hippolyte et Aricie'') operak[[opera]]k ere gai bera darabil.
 
== Erreferentziak ==