Alita: Battle Angel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Argumentua: +edukiak
7. lerroa:
{{argumentua}}
Alita (Rosa Salazar) nor den gogoratu gabe esnatzen da ezagutzen ez duen etorkizun batean. Ido ([[Christoph Waltz]]) mediku gupidatsua abandonatutako [[ziborg]] estalki horren barruan emakume baten bihotza eta arima daudela konturatzen da, iragan nabarmeneko emakume gazte bat. Alita bere bizitza berrira eta Iron Cityko kale arriskutsuetara moldatzen den bitartean, Ido bere iraganetik babesten saiatuko da; Hugo (Keean Johnson) lagun berriak ostera oroitzapenak azaleratzen lagundu nahiko dio. Hiria gobernatzen duten indar hilkor eta ustelak Alitaren atzetik joaten hasten direnean, Alitak bere iraganari buruzko aztarna erabakigarri bat aurkitzen du: borroka-trebetasun berdingabeak dauzka, eta boterea daukatenek trebetasun hauek kontrolatu nahi dituzte. Bere eskuetatik kanpo geratu beharko da Alita, bere lagunak, familia, eta maitatzen ikasi duen mundua babesteko.
 
Testuinguruari dagokionean, filma K.o. 2563. urtean kokatzen da eta filmak berezko denbora-lerroa du, izan ere, 2263. urtean, Alita aurkitua izan baino hirurehun urte lehenago, "Erorialdia" deritzon gertakizuna jazotzen da, mundu-arteko gerra baten ondorioz. Filmean zehar ez da gertakizun horren inguruko xehetasun handirik ematen, baina jakina da RUM (Marteko Errepublika Batuak) eta Inperioaren (Lurra eta agian, beste hainbat mundu bere gain zituen erakundea) arteko gudua izan zela , bietan ere gizakiak eta ziborgak bizi zirela eta Inperioa garaile atera zela, Marte erabat suntsituta utziz eta baita Lurraren zati handiena ere. Alita RUMeko gerlari izandako ziborga da, horretaz oroitzapenik ia ez duen arren. Filmean ez da Alitaren iraganari buruzko xehetasun handirik ematen.
 
== Aktoreak ==