Masa-gizarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
12. lerroa:
[[Migrazio|Emigrazioen]] artean aipatzekoak dira [[Europa]]tik beste herrialdeetara izan zirenak: Estatu Batuak, Kanada, Argentina, Australia... Hala ere, garrantzi handiagokoak izan ziren herrietatik [[hiri]]etara izan ziren emigrazioak. Hortaz, hirien garrantziak gora egin zuen Europa osoan.
 
[[Ingalaterra]]n, esate baterako, 1850ean biztanleen %52a hirietan bizi zen, eta 1910ean, berriz, %78ra igo zen hirietako biztanle kopurua. [[Industrializazio]]ak, trenak eta zerbitzuak gehitzearen ondorioz hiriak bizkor bizkor hazi ziren, eta horrek aldakuntzak eragin zituen gizartean, [[Masa-kultura|kulturan]], bizimoduan eta pentsamoldeetan.
 
[[Hiri]]ek ordu arte bete zuten funtzioa erabat aldatu zen: industria, administrazioa, merkataritza, finantza eta zerbitzu gune bihurtu ziren hirak. Hiria osatzen zuten alderdiak espezializatu egin ziren, eta ondorioz, nabarmendu egin ziren [[auzo]]en arteko desberdintasunak: [[merkataritza]] eta administrazio guneak, egoitza guneak, langile auzoak eta industria guneak sortu ziren.
 
Hiriak arin hazi ziren, eta horrek arazo berriak ekarri zituen berarekin; hala ere, berehala antolatu ziren arazo horiei aurre egiteko egitasmoak: zabaluneakzabalguneak egin ziren, [[kale]]ak asfaltoz eta harriz estali ziren, garraio publikoa osatu zen (hiri handi batzuetan metroa ere eraiki zen), estoldak, ur, gas eta argi indarraren hornidura antolatu zen, ordena publikoa mantentzeko ahaleginak egin ziren eta lehen mailako irakaskuntza hedatu zen -[[hiri]]etako analfabetismo maila asko jaitsi zen-. Hirietan nabarmena izan zen lotura tradizionalen eta sozializazio moduen arteko haustura: anonimoa eta inpertsonala bihurtu zen bizitza, iritzi publikoa egituratu zen eta [[erlijio]] sinesmenen krisia izan zen.
 
== Arte berri bat gizarte berri batentzat ==