Atlantida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa:
 
[[Erdi Aroa|Erdi Aroan]], [[Tesalonikako Eustazio|Tesalonikako Eustaziok]] Atlantidari aipamena egiten dio Dionisio Periegeta lanari eginiko iruzkinean. Uharteari buruzko iritzi jakitun bakarra da, izan ere, istorioak ez zuen harrabots handirik sortu, nahiz eta jakitunek ezagutu. Aro honetan zehar Itsaso Atlantikoko ustezko lurraldeei buruzko elezaharrek, hala nola, [[San Brendanen uhartea|San Brendan]] edo [[Hy Brasil]] bezalako uharteak gaitzat dituztenek, Atlantidaren istoriotik hainbat elementu hartu zituzten.
 
=== Aro Modernoa ===
Berpizkundean elezaharra humanistek berreskuratu zuten, zeinek batzuetan ahaztutako jakinduria geografiko gisa hartzen zuten, baina baita iturburu utopiko baten sinbolotzat ere. Alfonso Reyes Ochoa idazle mexikarrak Atlantidaren elezaharraren berreskurapenak Amerikaren aurkikuntzan lagundu zuela babesten du. Francisco López de Gómara idazleak ere, bere ''Historia General de las Indias'' (euskaraz, ''Indien Historia Orokorra'') lanean, 1552an argitaratua, Kolonek Atlantidaren elezaharraren eragina jaso izana pentsatzea bideragarria dela adierazten du. Idazle honek ere ''náhuatl arl'' (euskaraz, ura) hitzean azteka eta atlantiarren arteko lotura ikusten du. XVI eta XVII. mendeetan zenbait uharte (Azoreak, Kanariar Uharteak, Antillak, etab.) desagertutako kontinentearen arrasto gisa agertu ziren mapetan. 1626an, Francis Bacon filosofo ingelesak ''The New Atlantis'' (euskaraz, ''Atlantida Berria'') lana argitaratu zuen, zeina arrazoian eta aurrerapen zientifiko eta teknikoetan oinarritutako gizarte utopiko baten aldarria den. 1673an, Espainian, José Pellicer de Ossau kronikariak Atlantida Iberiar Penintsula adierazteko baliatutako hitza zela adierazten du, hala, atlantiarrak tartesiar misteriotsuekin lotu zituen.
 
== Ikus gainera ==