2020ko urtarrilaren 30eko Hego Euskal Herriko greba orokorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
→‎Gasteiz: +edukiak
36. lerroa:
 
==== Gasteiz ====
Manifestazio nagusia baino ez zen deitu, hamabietan, Bilbo plazatik hasi zena. Arratsaldeko manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazan hasi zen, seietan.<ref name=":0" />
 
Araba osoan aintzat hartuz gero, grebak jarraipen handiena hezkuntza publikoan izan zuen Steilas sindikatuak eskainitako datuen arabera, %70ekoa. EHUko Arabako campuseko fakultate gehienak itxi egin ziren eta osasungintzan ere eragin nabarmena izan zuen grebak. Industrian alabaina, ez zuen eragin handirik izan grebak beste euskal herrialdeekin alderatuz gero; Gasteizen denda eta tabernak eguerdiko manifestazioan itxi zituzten, protestek eraginda. Mercedes enpresan protestak egon ziren, hainbat grebalarik bidea oztopatu nahi izan zietelako grebarekin bat egin ez zuten langileei, poliziak esku hartu behar izan zuen. Inauxan, Amurrio Ferrocarrilen eta Aguraingo Arcelor Mittalen ordea, lanuzte nabarmenak egin ziren. SEA patronalaren arabera, lanuztea "hutsala" izan zen, haren datuen arabera, %6koa.<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=Aitor|abizena=Biain|izenburua=Araba: hezkuntzan izan du eragin handiena|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1893/008/002/2020-01-31/araba-hezkuntzan-izan-du-eragin-handiena.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-02-02}}</ref>
 
Manifestazio nagusia arazorik gabe gauzatu zen eta antolatzaileen arabera, 25.000 bat pertsonak parte hartu zuten. Sindikatuak pozik agertu ziren grebak izandako jarraipenarekin.<ref name=":3" />
 
==== Iruñea ====
Goizeko hamaiketan abiatu ziren zutabeak Sanduzelai, Berriozar, Txantrea, Arrotxapea, Atarrabia, UPNA eta Barañaindik. Manifestazio nagusia Gazteluko plazan abiatu zen hamabietan. Arratsaldean aldiz, manifestazioa Autobus Geltoki Zaharrean hasi zen bostetan.
 
== Erreferentziak ==