Bielorrusia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
83. lerroa:
Arazoak gizarte alorrekoak ziren batez ere: 1991. urtean, greba gogorrak izan ziren prezioen goraldiaren kontra. Parlamentuko presidente berria, [[Stanislav Xuxkevitx]], oposiziotik gertukoa, herrialde barneko istiluak baretzen saiatu zen, sobietar ohiekiko loturak eten gabe. Diputatuek postu hartatik egotzi zuten [[1994]]aren urtarrilean eta, denen ezusterako, [[Alexander Lukaxenko]] populista irten zen lehendakari uztailaren 10ean, ustelkeriaren kontrako borrokan eta Errusiara hurbildu beharrean oinarritutako kanpaina baten ondoren. Presidente berriak berehala hartu zituen ahalmen guztiak. Lukaxenkok bielorrusiarren nostalgiarekin jokatzen zuen, independentzian ikusten baitzuten haiek beren kalte guztien sorburua: Errusiara hurbiltzea proposatzen zuen, [[errusiera]] ipini zuen berriz bigarren hizkuntza ofizial gisa, eta bandera gorria berrezarri zuen. Oposizio molde guztiak ezabatu zituen; hala, prentsa isilarazi zuen, eta atxiloketa arbitrarioak ugaldu ziren. [[1998]]ko abenduan, akordio bat egin zen Errusiaren eta Bielorrusiaren artean, estatu bateratu baten bidea urratzeko, zeinean biek beren beregaintasuna gordeko duten.
 
Bielorrusiaren atzerriko politikagintzaren ezaugarriak presidentearen autoritarismoa eta gerra hotzaren garaiaren nostalgia dira, mundua bi bloketan banatuta zegoenekoa. 1998ko udaberrian Mendebaldeko enbaxada sail bat hustutzea agindu zuelarik, okerrera egin zuten lehendik ere aski nahasiak ziren nazioarteko komunitateariko harremanek. Ekonomian, SobietSobietar Batasunaren garaian nahiko oparoa izan ondoren, oso urte latzak bizi izan dituzituen Bielorrusiak independentziaren ondoren. Nolanahi ere, oso lagungarriak gertatu zaiozitzaizkion Errusiarekiko harreman estua izatea. Baina, aldi berean, gobernuaren zalantzak eta borondate politikoaren falta daudezeuden 1993an[[1993]]an egoera hainbeste hondatu izanaren jatorrian: oso inflazio handia, errentaren beherakada eta langabeziaren areagotzea. Lukaxenko boterera irisi izanak erreforma ekonomikoen eta pribatizazioen prozesu hasiberria oztopatu zuen gainera. Oposizioak boikota egin zien 2000ko hauteskundeei, baina [[2001]]ean Lukaxenkok lortu zuen berriz ere lehendakari hautatua izatea.
 
== Gobernua eta administrazioa ==