German Rodriguez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
t German rodriguez izenburua German Rodriguez(r)en truke aldatu da
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{wikitu}}
== German Rodriguez ==
 
'''German Rodriguez''' 1978an San Ferminetan poliziak hil zuen 23 urteko iruindarra. German Rodríguez gazte gaztetik hasi zen militantzia politikoan; Hemen eta Han mendi taldetik ETA erakundera pasa zen oraindik ikasle zela. Seigarren asanblada gertatu zenean korronte honen alde egin zuen eta hainbat ardura izan zituen sextakoen artean. Iruñerrian 1973an izan zen greba orokorrean buru belarri aritu zen eta urte horretako ekainaren 20an lehen aldiz atxilotu zuen poliziak. Hainbat hilabetez preso egon ondoren Bilbon ibili zen denbora batez propaganda klandestinoa egiten eta Franco hiltzean Iruñera bueltatu zen. Buruzagitza politikotik aldendu zen arren ikasle eta auzo mugimenduetan lanean jarraitu zuen German Rodríguezek.
 
1978ko uztailaren 8an polizia Iruñeko zezen plazara sartu zen amnistiaren aldeko pankarta bat zabaldu zela aitzakia hartuta. Eraso gogor horren ostean istilu larriak izan ziren hirian barrena. German Rodríguez istilu horietan hil zen poliziaren bala batek buruan jo zionean, Carlos III. etorbidea eta Orreaga kalea gurutzatzen diren lekuan. Hilketa honek eragin nabarmena izan zuen hurrengo egunetan Euskal Herri osoan.
11. lerroa:
 
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2142/german-rodriguez/osoa Josu Chueca historialariak German Rodriguezi buruz egindako azterketa Argia aldizkarian]
 
[[Kategoria:Iruindarrak]]