Txikipedia:Espainiaren banaketa administratiboa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: « '''Espainiako lurralde-antolaketa''' hiru mailatan banatuta dago: *'''Udalerriak''': Udalak administratzen duen barruti edo lurraldea. *'''Probintziak''': hainbat udalerriz os...»
(Ez dago alderik)

20:38, 28 abendua 2019ko berrikusketa


Espainiako lurralde-antolaketa hiru mailatan banatuta dago:

  • Udalerriak: Udalak administratzen duen barruti edo lurraldea.
  • Probintziak: hainbat udalerriz osatutako administrazio-esparrua eta haren lurraldea.
  • Autonomia-erkidegoak: ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko berdinak dauzkaten probintziek osatutako administrazio-esparrua eta haren lurraldea.

Udalerriak eta udalak

Espainian, udalerriak dira lurralde eta administrazio maila oinarrizkoak. Toki erakunde edo erakunde lokalak ere deitzen zaie. Espainian, 2018ko datuen arabera, 8.131 udalerri daude.

Udalerriak ez dira zehazki herri edo hiri bakoitza; biztanlegune bat baino gehiagoz osatuta egon daitezke. Udalak dira udalerrietako agintea duen erakundea. Herritarrengandik hurbilen dagoen erakundeak dira udalak, eta, horri esker, bizkorrago egin ahal diete aurre herritarrek dituzten arazo eta beharrei.

Udal bakoitzak bere udalerriaren barruan bakarrik dauka agintea. Udala alkateak eta zinegotziek osatzen dute: udalerri bakoitzak alkate bat bakarra izan dezake, baina, zinegotziak, aldiz, biztanleen araberakoa da. Hiritarrek hauteskundeetan aukeratzen dituzte zinegotziak, eta gero zinegotziek aukeratzen dute haien arteko bat alkate izateko.

Funtzionatu ahal izateko eta beren eginkizunak betetzeko, udalerriek eta udalek zergen bitartez bildutako baliabide ekonomikoak dituzte, bai udal zergen bitartez bildutakoak, eta baita Estatuak berak eta autonomia-erkidegoek bildu eta udalerrien esku jartzen dituzten baliabideak ere, beti ere biztanleen kopurua eta udalerriaren beharrak kontuan izanda.

Probintziak

Probintziak Espainiako lurraldearen beste banaketa administratibo bat dira. Hainbat udalerriz osatuta dagoen lurraldea dira. Udalak bezala, tokiko erakundeak edo erakunde lokalak dira. Espainian, 1978ko Konstituzioan onartutako banaketaren arabera, 50 probintzia daude.

Probintzien lurraldean agintea duen erakundea probintziako diputazioa da; Euskal Autonomia Erkidegokoei, ordea foru aldundiak deitzen diegu.