Parisko Ituna (1763): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
7. lerroa:
 
Britainiar gobernuari ere guda amaitzea komeni zitzaion -Zazpi Urteko guda oso garestia izan zen, eta gobernuak zorrez finantzatu behar izan zuen. Zordunak zalantzan zeuden Britainia Handiak finantza-merkatuetan eskatutako maileguak itzultzeko gai izango zen. Gainera, George II.a britainiar erregea 1760an zendu zen, eta haren ondorengoa guda amaitzearen aldekoagoa zen.
 
Bake akordioa sinatzeko lehenengo saiakerek huts egin zuten, alderantziz, frantziar eta espainiar diplomatikoek Famili-hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horrek Espainia Britainia Handiaren aurkako gudan sartu zuen. Lord Bute Lehen Ministro britainiarrak Etienne-Francois, Choiseulgo dukea, frantziar diplomatikoarekin isilpeko elkarrizketak egiten jarraitu zuen eta 1762ko ekainean hitzarmen ez-ofizial bat lortu zuten. Butek baldintza onak agindu zituen, eta herrialde biek irailean enbaxadoreen trukaketa adostu zuten.
 
Menperatutako lurralde gehienak guda aurreko jabeei itzuli zitzaizkien arren, britainiarrek itsasoz bestaldeko etekin handiak atera zituzten Frantziaren lepotik, eta hein txiki batean, Espainiaren bizkar. Frantziak Kanada eta Mississippi ibaiko ekialdean erreklamatu zituen lurralde guziak eman zizkion Britainiari. Espainiak Britainiari Florida eman zion, baina, geroago, New Orleans eta frantziar Lousiana eskuratu zuen Frantziatik eta Manila eta Kuba itzuli zitzaizkion. Frantziak Saint Pierre eta Miqueloni eutsi zien eta Guadeloupe, Martinique eta Saint Lucia berreskuratu zituen, Dominica, Grenada, Saint Viccent eta Grenadines eta Tobago uharteen truke. [[India|Indian]], frantziarrek merkataritza postuak berreskuratu zituzten baina Sumatra itzuli behar zuten, Bengalan ezin izango zuten troparik ezarri eta britainiarren menpeko gobernuei sostengua eman behar izango zien. Europara borroka zabaldu zenean frantziarrek hartu zuten Menorcako gotorlekua britainiarren eskuetara itzuli zen.