Enpresa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
216. lerroa:
Enpresaren jabetza-motak eta ondoriozko [[nortasun juridiko]]ak enpresaren helburuak eta antolakuntza, erabakiak hartzeko eskumena eta [[hartzekodun]]ekiko erantzunkizuna eragiten dituzte. Enpresaren nortasun juridikoei buruzko legeria herrialde bakoitzaren [[merkataritza-kode]]an biltzen da batez ere. Era horretan, enpresa mota hauek bereiz daitezke:
 
==== EnpresaBanakako pribatuakenpresak ====
[[Enpresa pribatu]]ak edo kapitalistak: [[jabetza pribatu]]ko enpresak dira <ref>Kapitalismoaren ezaugarrietako bat ekoizpen-baliabideen jabetza pribatua.</ref>, [[kudeaketa]] independente eta autonomoa dutenak, jabe eta bazkideek jarritako helburuen arabera eta irabaziak beraien artean banatuz; aldi berean, [[liberalismo ekonomiko]]ak bultzaturiko enpresa mota da, enpresa pribatuen irabazi-asmoak eta [[merkatu]]an beraien artean sortzen den lehiak ekonomiaren oreka eta gizartearen ongizatea dakartzate baieztatuz.
 
===== Banakako enpresak =====
[[Banakako enpresa]]k: enpresaren jabea [[pertsona fisiko]] bakarra da, [[langile autonomo]]<nowiki/>a. Eta pertsona fisiko moduan [[erantzukizun mugagabe]]a du enpresak sortutako obligazioak betetzeko, enpresaren ondarea eta ondare pribatua bereizi gabe. [[Merkataritza-zuzenbide]]ak, ordea, enpresaburu eta bazkideen erantzukizuna mugatzen duten figurak sortu ditu, eta negozio txiki gehienetan, bereziki zerbitzuen arloan, banakako enpresaren figura aukeratzen dute petsona gehienak.
 
===== SozietateakEnpresa familarrak =====
[[sozietate (argipena)|Sozietateak]]: enpresaren jabetza [[pertsona (argipena)|pertsona]] zenbaitek batera daukatenean, sozietate bat sortzen dela esaten da; enpresaren jabe den pertsona bakoitzari [[bazkide]] deritzo eta sozietate-mota zein den erantzukizun mota berezia du.
 
====== Enpresa familarrak ======
[[Enpresa familiar]]retan jabetzaren gehiengoa familiaren baten esku egoteaz gain, pertsona horiek enpresaren kudeaketan rol nabarmena dute.
 
====== Sozietate anonimoak ======
Bazkideen ekarpenek osaturiko [[kapital (argipena)|kapitala]] [[akzio]]etan banatzen da eta bazkideen ekarpena bere esku dauden akzioek adierazten duten zenbatekora mugatzen da; akzio hauek eskualdatu egin daitezke baldintzarik gabe eta, beraz, bazkideak edo enpresaren jabeak aldakorrak izan daitezke denboran zehar (eta hortik sozietateak duen ''anonimo'' izena).
 
====== Enpresa mistoak ======
 
Aldi berean estatuaren eta eragile pribatuen partaidetza dutenak.
 
====== Kooperatibak ======
Enpresaren jabeak eta kudeatzaile nagusiak langileak beraiek direnean, era autogestionatuan.
 
====== Sozietate zibilak ======
Sozietate zibiletan eta ondasun komunitateetan, enpresaren izaera bazkideak diren pertsona fisikoekin dator bat eta beraz, [[erantzukizun subsidiario]], solidario eta mugagabea du, ondasun komunitateetan bazkide bakoitzaren partizipazio-kuotaren araberakoa bada ere. Espainiar zuzenbidean ez dute merkataritza-izaerarik eta beraz, ez dute [[Sozietateen gaineko Zerga]] ordaindu behar.
 
====== Sozietate kolektiboak ======
Hauetan bazkideek erantzukizun subsidiario, solidario eta mugagabea dute eta beraz, bazkideek elkarrekiko konfiantza osoa dutenean osatzen dira, sozietate zibiletan bezala. Merkataritza-izera du eta beraz, Sozietateen gaineko zerga ordaindu behar du.
 
====== Sozietate komanditarioak ======
Sozietate hauetan bakide kolektiboak zein komanditarioak daude; bazkide kolektiboek lana zein kapitala jartzen dituzte eta erantzukizun mugagabea dute; bakide komanditarioek, berriz, kapitala bakarrik jartzen dute eta euren erantzukizuna kapital horretara mugatzen da.
 
====== Erantzukizun mugatukoak ======
Sozietate anonimoekin batera, sozietate-mota ugariena da; bertan bazkideek jarritako kapitalera mugatzen den erantzukizuna dute, baina printzipioz euren ekarpena ezin zaio beste pertsona bati eskualdatu.