Enpresa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
161. lerroa:
 
=== Giza baliabideak ===
[[Fitxategi:ParqueEolicoIberdrolaLaCoteraEnBurgos.JPG|alt=Iberdrolaren haize-errotak Burgosen|thumb|Iberdrolaren haize-errotak Burgosen]]
 
Enpresa bateko langileek osatzen dituzte [[giza baliabideak]]. Giza baliabideen funtzioak enpresako langileen hautaketa, kontratazioa eta enpresa barneko promozioa, ordainsarien politika, trebakuntza, [[lan-segurtasun]] eta arriskuak, langileen arteko harremanak eta [[enpresa]]k langileekin dituen harremanak ([[sindikatu]]ekin, esaterako) izaten ditu eskumen gisa. Langileak eta, beraz, giza baliabideak, enpresa guztietan badaude ere, enpresa handietan soilik izaten da sail antolatu berezi bat funtzio horrentzat eta zuzendaritza nagusiak berak hartzen du sarri giza baliabideen inguruko gaien erantzukizuna. Giza baliabideen sail bereizia dagoenean, [[Psikologia|psikologo]] eta giza zientzietako bestelako profesionalen buruzagitzapean egoten den saila da, langileekiko harremanetan pertsonei entzun eta zuzentzeko gaitasun handia behar izaten baita. Antzinean, langileak langile soiltzat hartu eta bere [[produktibitate]]ari bakarrik behatzen bazitzaion ere, enpresa aurrerakoiak langileak bere lan-[[motibazio]]a garatu eta enpresaren kudeaketan integratzea ditu helburu, aldi berean bere gogobetetasun pertsonalaren alde lan eginez<ref>Gero eta gehiago baloratzen da enpresetan [[coaching]] edo garapen pertsonalerako teknika zuzenduak.</ref>.