Txikipedia:Holokaustoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
No edit summary
1. lerroa:
{{pagebanner:Gates.jpg|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Israel-Yad Vashem Sculpture.jpg|thumb|300px|<center>Holokaustoko biktimen omenezko eskultura, {{txp|Jerusalem}} hirian, {{txp|Israel|Israelen}}.<center>]]
'''Holokaustoa''' {{txp|judaismo|judu}} askoren hilketa handi bat izan zen; naziek {{txp|Alemania}} gobernatzen zuten garaian gertatu zen, 1933tik 1945era arte eta {{txp|Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran}} bereziki. {{txp|Nazi|Naziak}} {{txp|antisemitismo|antisemitak}} ziren eta judu guztiak hil nahi zituzten. Nazien burua {{txp|Adolf Hitler}} izan zen, eta juduen kontrako iritzi {{txp|Arrazismo|arrazistak}} zituen. Horregatik, hasieran Alemanian zeuden juduak gaizki tratatu zituen, eta askok beste herrialde batzuetara egin zuten ihes. Baina, Bigarren Mundu Gerran, Alemaniak Europako lurralde asko okupatu zituen, eta 1941 eta 1945 artean naziek sei miloi judu inguru hil zituzten Europan, gizon, emakume, zahar eta gazte, baita umeak ere, bakar-bakarrik juduak izateagatik. Arraza bateko jende asko hiltzeari {{txp|genozidio|genozidioa}} deitzen zaio.
 
Holokausto hitza {{txp|greziera|grezieratik}} dator, eta “dena erreta” esan nahi du. Juduek hitz hori erabiltzen zuten Jainkoari egindako eskaintzak adierazteko; normalean animaliaren bat sakrifikatzen zuten (ardi bat, adibidez) eta animalia hila erre egiten zuten, Jainkoari eskaintzeko. Aipatu dugun zentzuan oinarrituta erabiltzen da "juduen holokaustoa", naziek hildako judu ugari gero labeetan erre zituztelako haien gorpuak desagerrarazteko.