Iñaki Otxoa de Olza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Himalaia]]
}}
'''Iñaki Otxoa de Olza Segin''' ([[Iruñea]], [[Nafarroa]], [[1967]]ko [[maiatzaren 25]]a - [[Annapurna]], [[2008]]ko [[maiatzaren 23]]a) eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi-gidaria zen. Guztira 15 [[zortzimilako]] igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bigarren mailako 1. Bakarrik [[Annapurna]] eta [[Kangchenjunga]] falta zitzaizkion munduko 14 [[zortzimilako]]ak igotzeko.
 
[[El Pais]], [[Diario de Navarra]], [[Diario de Noticias]], [[Desnivel]], [[Gure mendiak]] eta [[Revista Campo Base]] hedabideetan artikuluak idatzi ohi zuen, eta [[TVE 1]]ko ''[[Al filo de lo imposible]]''ko 7 espedizioetan parte hartu zuen.
 
[[2008]]ko [[maiatzaren 19]]an, [[Annapurna]]ren tontorrera iristeko 100 metro besterik falta ez zitzaionean bat-bateko ondoeza izan zuen. Eskuetan izozte zantzuak zituen eta konortea galtzeko zorian egon zen. Bere laguna, [[Horia Colibasanu]] mendizale [[errumania]]rra, medikuekin kontaktuan jarri zen eta neurologoak Iñaki ahalik eta lasterren jaistea gomendatu zion, garun-edema bat izan zezakeelako. Iñaki Horiaren zaintzapean egon zen IV. kanpamenduan (7.400 [[metro]]ra) erreskate taldea bere bila noiz iritsiko zain.