Itsas ugaztun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
118. lerroa:
 
=== Funtsezko espezieak ===
Igarabak oso espezie garrantzitsuak dira; ekosistemetan duten eragina beraien tamainak eta kopuruak diruditena baino handiagoa da. Belarjale bentiko batzuen populazioak kontrolpean mantentzen dituzte, bereziki itsas trikuen populazioa. Itsas trikuak alga arreez elikatzen dira, eta horien heriotza eragiten dute. Alga arreen basoek eskaintzen duten habitata eta bertako nutrienteak galtzeak ondorio nabariak ditu itsas ekosistemetan. Ipar Pazifikoko gune batzuetan ez dago igarabarik, eta ondorioz, itsas trikuen ekosistema ez-emankorrak agertzen dira, itsas triku ugarirekin eta alga arreen basorik gabe<ref>{{Erreferentzia|izena=J. A.|abizena=Estes|izenburua=Killer Whale Predation on Sea Otters Linking Oceanic and Nearshore Ecosystems|orrialdeak=473–476|data=1998-10-16|url=http://www.sciencemag.org/cgi/doi/10.1126/science.282.5388.473|aldizkaria=Science|alea=5388|zenbakia=282|doi=10.1126/science.282.5388.473|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. British Columbian igarabak berriz sartzeak nabariki hobetu du itsas ekosistemen osasuna<ref>{{Erreferentzia|izena=Anneli|abizena=Jokela|izenburua=Biotic resistance of impact: a native predator (Chaoborus) influences the impact of an invasive predator (Bythotrephes) in temperate lakes|orrialdeak=1495–1515|abizena2=Arnott|abizena3=Beisner|izena2=Shelley E.|izena3=Beatrix E.|data=2017-02-07|url=http://dx.doi.org/10.1007/s10530-017-1374-8|aldizkaria=Biological Invasions|alea=5|zenbakia=19|issn=1387-3547|doi=10.1007/s10530-017-1374-8|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Aleutiarretan, Komandante uhartetan, eta Kaliforniako kostan igarabak berriz sartuz antzeko emaitzak lortu dira. Hala ere, Kaliforniako alga arreen baso batzuk berreskuratu egin dira igarabak sartu gabe; beraz, itsas trikuen populazioa beste faktore batzuek kontrolatzen dute gune horietan<ref name=":11">{{Erreferentzia|abizena=VanBlaricom, G. R. (Glenn R.), 1949-|izenburua=Sea otters|argitaletxea=Voyageur Press|data=2001|url=https://www.worldcat.org/oclc/46393741|isbn=0-89658-562-X|pmc=46393741|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Igarabek itsas trikuen populazioak kontrolatzeko duten gaitasuna garrantzitsuagoa da kosta irekietan babestuago dauden badia eta estuarioetan baino<ref name=":11" />.
 
Goi-harrapakariek eragina dute harrapakinen populazio-dinamikan eta defentsa-estrategietan (kamuflajean adibidez)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=LETTERS/LETTRES|orrialdeak=295–297|data=1980-02|url=http://dx.doi.org/10.1139/f80-039|aldizkaria=Canadian Journal of Fisheries and Aquatic Sciences|alea=2|zenbakia=37|issn=0706-652X|doi=10.1139/f80-039|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Hartz zuria da goi-harrapakari nagusia<ref>{{Erreferentzia|izena=Nicholas J.|abizena=Lunn|izenburua=Demography of an apex predator at the edge of its range: impacts of changing sea ice on polar bears in Hudson Bay|orrialdeak=1302–1320|hizkuntza=en|abizena2=Servanty|abizena3=Regehr|abizena4=Converse|abizena5=Richardson|abizena6=Stirling|izena2=Sabrina|izena3=Eric V.|izena4=Sarah J.|izena5=Evan|izena6=Ian|data=2016-07|url=http://doi.wiley.com/10.1890/15-1256|aldizkaria=Ecological Applications|alea=5|zenbakia=26|doi=10.1890/15-1256|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Beste hainbat espeziek, bereziki azeri artikoek (''Vulpes lagopus'') eta ipar-kaioek (''Laur hyperboreus''), hartz zuriek hildako hondarrak jaten dituzte<ref name=":12">{{Erreferentzia|abizena=Stirling, Ian.|izenburua=Polar bears|argitaletxea=University of Michigan Press|data=1988|url=https://www.worldcat.org/oclc/17873883|isbn=0-472-10100-5|pmc=17873883|sartze-data=2019-12-12}}</ref>. Hartz zurien eta itsas txakur marmolaireen arteko harremana hain estua da, ezen itsas txakur marmolaireen ugaritasunak hartz zurien dentsitatea erregulatzen duen, eta era berean, hartz zurien harrapakaritzak itsas txakur marmolaireen dentsitatea eta ugaltze-arrakasta erregulatzen dituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Steven C.|abizena=Amstrup|izenburua=Forecasting the range-wide status of polar bears at selected times in the 21st century|orrialdeak=1–126|abizena2=Marcot|abizena3=Douglas|izena2=Bruce G.|izena3=David|data=2007|url=http://dx.doi.org/10.3133/70174086|aldizkaria=Administrative Report|doi=10.3133/70174086|sartze-data=2019-12-12}}</ref>.  Hartz zuriek itsas txakurrez elikatzeak eragindako presio ebolutiboak itsas txakur artikoen eta antartikoen arteko desberdintasunak azaltzen ditu<ref name=":12" />. Ur-azaleko harrapakaririk ez duten itsas txakur antartikoek ez bezala, itsas txakur artikoek arnas-zulo gehiago dituzte, atseden gutxiago hartzen dute izotz gainean dauden bitartean, eta oso gutxitan sabelusten dute izotz gainean. Itsas txakurkume artikoen ilajea zuria da, seguraski kamuflajerako, itsas txakurkume antartikoen ilajea, aldiz, iluna da<ref name=":12" />.
 
Orkak goi-harrapakariak dira bizi diren gune guztietan, eta eragin nabariak izan ditzakete harrapakinen espezieetan. Beraien dieta oso zabala da, eta hainbat itsas ornodunez elikatzen dira: izokinak, arraiak, marrazoak (baita marrazo zuriak ere)<ref>{{Erreferentzia|izena=Peter|abizena=Pyle|izenburua=PREDATION ON A WHITE SHARK (CARCHARODON CARCHARIAS) BY A KILLER WHALE (ORCINUS ORCA) AND A POSSIBLE CASE OF COMPETITIVE DISPLACEMENT|orrialdeak=563–568|hizkuntza=en|abizena2=Schramm|abizena3=Keiper|abizena4=Anderson|izena2=Mary Jane|izena3=Carol|izena4=Scot D.|data=1999-04|url=http://doi.wiley.com/10.1111/j.1748-7692.1999.tb00822.x|aldizkaria=Marine Mammal Science|alea=2|zenbakia=15|issn=0824-0469|doi=10.1111/j.1748-7692.1999.tb00822.x|sartze-data=2019-12-12}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Craig O.|abizena=Matkin|izenburua=Life history and population dynamics of southern Alaska resident killer whales (Orcinus orca)|orrialdeak=460–479|abizena2=Ward Testa|abizena3=Ellis|abizena4=Saulitis|izena2=J.|izena3=Graeme M.|izena4=Eva L.|data=2013-06-13|url=http://dx.doi.org/10.1111/mms.12049|aldizkaria=Marine Mammal Science|alea=2|zenbakia=30|issn=0824-0469|doi=10.1111/mms.12049|sartze-data=2019-12-12}}</ref>, balea handiak, eta 20 pinipedo espezie barne. Orkak balea jaioberriez elikatzen dira, eta hori baleak ur tropikaletara migratzearen eta bertan kumeak erditzearen eragilea izan daiteke, ur tropikaletako orka kopurua ur polarretakoa baino askoz baxuagoa delako. Gizakien baleen ehiza baino lehenago, pentsatzen da balea handiak zirela orken elikagai nagusia, baina baleen populazioaren jaitsiera nabariaren ondorioz, orken dieta zabaldu egin zen itsas ugaztun txikiagoetara. 1990eko hamarkadako Aleutiarretako igaraben populazioaren jaitsiera orken harrapakaritzaren ondorio izan zela uste da, baina ez dago hori erakusten duen ebidentzia zuzenik. Itsas igaraben jaitsieraren ondoren, itsas txakur arrunten eta itsas lehoien populazioak jaitsi ziren. Itsas txakur arruntek eta itsas lehoiek jatorrizko harrapakina ordezkatu zuten.
 
=== Baleen zikloa ===