Pedro Calderón de la Barca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
4. lerroa:
'''Pedro Calderón de la Barca y Barreda González de Henao Ruiz de Blasco y Riaño''' edo Calderón de la Barca ([[Madril]], [[Espainia]], [[1600]]eko [[urtarrilaren 17]]a – Madril, Espainia, [[1681]]eko [[maiatzaren 25]]a) poeta eta [[antzerki]]gile [[espainia]]r nabarmena izan zen.
 
[[Espainiako Urrezko Mendea]]ren delako egileen artean dugu, ''[[La vida es sueño]]'' eta ''[[El alcalde de Zalamea]]'' izandaizan dira bere lanik ezagunenetarikoak.
 
Calderón de la Barca-ren antzerkia ideologia kutsu handiaz dago hornitua. Espainiako erregearen zerbitzari leiala eta [[Kontrarreforma|Kontraerreformaren]] aldeko sutsua izan zen, eta xede nagusi horietara jarri zuen bere dohain ukaezina. [[Europa]]ko antzerkigile nagusietakoa izan zen garai hartan Calderón.
19. lerroa:
Urte horretan hasi eta [[1625]]. urtea arte [[Italia]] iparraldean eta [[Flandria]]n aritu omen zen soldadu, eta handik itzuleran, Friasko dukearen zerbitzura hasi zen lanean ezkutari gisa. Une horretan bertan hasi zen Calderon antzerkigintzan, eta denbora gutxian, gorteko antzerkigile ofizial bihurtu zen.
 
[[1635]]. urte inguruan, beste liskar batean egotea egokitu zitzaion: Pedro de Villegasek, [[Antonio de Villegas]] komikoaren semeak, larriki zauritu zuen Calderonen anaia bat eta Trinitarioen komentuan ezkutatu zen; idazlea eta aguazil talde bat komentuan sartu ziren haren bila, haina ez zuten herenharen helburua lortu. Gertaera haren kontrako izan ziren Lope (bere alaba komentu hartan bizi zen) eta fray Hortensio Paravicino. Azkenean, iskanbila hutsa izan zen hura, eta Calderonek Paravicinori erantzuteko, "El príncipe constante" (Printze tematia) komedia idatzi zuen. [[1636]]an Santiagoren abitua eman zion erregeak.
 
[[1637]]an [[Infanterriko dukea]]ren zerbitzura jarri zen eta hala hasi zen Calderonen karrera militarra. Hondarribia Conde jeneralaren setiotik askatu zuen gudarostean egon zen Calderon; konde-dukearen gudarostean, berriz, Kataluniako gerran parte hartu zuen. Leridako setioan (1642) Felipe IV.aren mendeko gudaroste bateko buru izan ondoren, erretiratzea erabaki zuen.
 
Borrokaldi hartan bertan Calderonen anaia bat hil zen. Urte haietan, bestalde, Calderonen Pedro Jose semea jaio zen; ez dago, ordea, seme haren amaren berririk. [[1651]]. urtean Calderon apaiz egin zen, eta semea ofizialki ezagutu zuen, ordu arte iloba zuela esan ohi baitzuen. Handik gutxira, ordea, hil egin zitzaion semea. Calderon Toledoko Errege Berrien kapilau izendatu zuten eta [[Toledo]]ra joan zen bizitzera. [[1663]]an Erregearen ohorezko kapilau egin zuten eta gortera joan zen berriz ere bizitzera. Gortean zela autoak eta heste antzerki piezak zuzentzen jarraitu zuen; bere bizitzaren azkeneko urteetan, gortean aurkeztuko zituen auto sakramentalak eta komediak besterik ez zituen idatzi. Garai horretan Madrilgo Apaizen Lagunartean sartu zen, eta bertako kapilau nagusi izan zen. [[Filipe_IV.a_Espainiakoa|Felipe IV.]]a hil zenean (1665), gorteko antzerkigile nagusi izaten jarraitu zuen.
 
=== Dramak ===