Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
331. lerroa:
{{sakontzeko|Manierismo}}
[[Fitxategi:Arcimboldo Aan Pot ful Gräinieten.jpg|thumb|250px|[[Arcimboldo|Arcimboldoren]] ''Aan Pot ful Gräinieten,'' erretratu alderantzikarria]]
'''Manierismoa''' [[Goi Pizkunde]]aren amaieratik [[Barrokoa]]ren hasteraino [[Europa]] gehienean hedatu zen estilo artistikoa izan zen. [[Italia]]n izan zuen hasiera eta han [[1520]] eta [[1600]] artean iraun zuen<ref>Ross FINOCCHIO: [http://www.metmuseum.org/toah/hd/zino/hd_zino.htm Mannerism: Bronzino (1503–1572) and his Contemporaries] ''Heilbrunn Timeline of Art History''. New York: The Metropolitan Museum of Art, 2000.</ref>. Manierismoan forma eta adierazpidea azpimarratzen dira ideiaren edo adierazi nahi denaren gainetik. Barrokoko artistentzat gainbehera etorritako arte molde bat zen manierismoa, batere orijinaltasunik gabea. Iritzi hori zabaldu zen eta hori izan da mendeetan nagusi, harik eta kritika modernoak arte estilo horretako obrei duten balioa aitortu dien. Obra ezezagunak dira asko, eta arbuiatuak ere bai, batzuk.
 
Arte manierista oso zabala da, eta, ikusi dugun bezala, arte joera asko, ia mende oso batean zehar gertatuak, hartzen ditu bere baitan. Hala ere, badira joera guztietan agertzen diren ezaugarri orokor batzuk. Manierismoa arazo artistiko nahaspilatsuak konpontzeaz arduratzen zen, postura zailetan erretratatutako biluziak kasu. Irudiek, sarri, gorputz-adar barregarriak baina bitxiki luzeak dituzte, buru txikiak eta aurpegi jarrera estilizatua, beren posturak zailak edo artifizialak diruditen bitartean. Arte diziplina guztietarik, pinturan izan zuen zabalkunderik handiena, eta ezaugarri hauek ditu: