Industria Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Erreferentziak
3. lerroa:
[[Fitxategi:Maquina vapor Watt ETSIIM.jpg|thumb|Watt [[lurrun makina]] bat. Lurrun makina, burdinaz egina eta batik bat [[ikatz]]ak higiarazia, oso erabilera zabalekoa bilakatu zen [[Erresuma Batua]]n Industria Iraultzaren garaian.]]
 
'''Industria Iraultza''' [[XVIII. mendea]]ren bukaeran eta [[XIX. mendea]]ren hasieran [[Britainia Handia]]n sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen. Horri esker, [[industria]]n eta makinerian oinarritutako ekonomiak eskulan tradizionalaren lekua hartu zuen. Oihal-industrian zein [[altzairu]]a ekoizteko tekniketan hasita, kanalen nahiz errepideen (eta, geroago, burdinbideen) sorkuntzak eta hobekuntzak produktu berrien salerosketa erraza eta azkarra ahalbidetu zuten. Hasiera batean ikatzez hornitutako lurrun makinek zein oihal industriako mekanizazioak ekoizpen ahalmena handitu zuten. Metal hutsezko makineriak eta lanabesek beste industriak mekanizatzeko prozesua erraztu zuten XIX. mendeko lehen bi hamarkadetan.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=History com|abizena=Editors|izenburua=Industrial Revolution|hizkuntza=en|url=https://www.history.com/topics/industrial-revolution/industrial-revolution|aldizkaria=HISTORY|sartze-data=2019-12-07}}</ref>
 
Industria Iraultzaren garaia zehazterakoan historialariak ez datoz bat. [[Eric Hobsbawm]]en arabera, [[1780ko hamarkada]]n sortu eta [[1830eko hamarkada|1830ekoan]] edo [[1840ko hamarkada|1840koan]] "lehertu" zen. [[T. S. Ashton]]ek, aldiz, [[1760]] eta [[1830]] bitartean gauzatu zela dio.
 
Mendebaldeko Europara eta Ipar Amerikara hedatu zen XIX. mendean zehar, eta, hortik, mundu osora. Gizartearen gaineko eragina egundokoa izan zen, eta askotan [[Neolito|Neolitoko Iraultzarekin]] alderatzen da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=What was the Neolithic Revolution?|hizkuntza=en|data=2019-04-05|url=https://www.nationalgeographic.com/culture/topics/reference/neolithic-agricultural-revolution/|aldizkaria=Culture|sartze-data=2019-12-07}}</ref>
 
[[1850]] inguruan [[Bigarren Industria Iraultza]] deritzona sortu zen, etapa honetan, elektrizitateak eta petroleoak, ikatzaren legua hartu zuten energia iturri bezala, elektrizitatearen aurkipenaren eta aplikazioekin batra teknologiaen garapen izugarria egon zen lurrunontzien eta burdinbideen garapenak ekonomia eta teknologia bultzatu ahala. Geroago, XIX. mendearen bukaeran, [[barne-errekuntzako motor|barne errekuntzako motorraren]] eta [[argindar]]raren sorkuntza zirela eta, garapen ekonomiko eta teknologiko hori sakondu egin zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Eric|abizena=Niiler|izenburua=How the Second Industrial Revolution Changed Americans' Lives|hizkuntza=en|url=https://www.history.com/news/second-industrial-revolution-advances|aldizkaria=HISTORY|sartze-data=2019-12-07}}</ref>
 
== Ondorio sozialak ==
[[Fitxategi:Houndsditch.jpg|thumb|233px|Bizi-baldintza kaskarrak erakusten dituen margolana (Gustave Dore, 1872).]]
Industria Iraultzak izugarrizko aldaketak eragin zituen [[Europa]]n ordura arte zegoen [[gizarte]]an. Eragin handia izan zuen orduan gertatu zen [[hazkunde demografiko]]an.<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert Wilde Robert Wilde is a historian who writes about European history He is the author of the History in an Afternoon textbook|abizena=series|izenburua=Impacts of the First Industrial Revolution on Britain's Population|hizkuntza=en|url=https://www.thoughtco.com/population-growth-and-movement-industrial-revolution-1221640|aldizkaria=ThoughtCo|sartze-data=2019-12-07}}</ref> Iraultza [[liberalismo|liberalekin]] batera funtsezko faktorea izan da gaur egun Mendebaldeko gizartea antolatuta dagoen moduan, [[gizarte klase|klase sozialezko]] banaketan hain zuzen ere.
=== Hazkunde demografikoa ===
23. lerroa:
Baina lehenago aipatu den moduan, biztanleriaren hazkundea garrantzitsuagoa bihurtu zen Industria Iraultza gertatzean. Fabriken agerpenaren ondorioz elikagai eta produktu askoren prezioak jaitsi egin ziren, gai hauek pertsona gehiagoren esku egon ziren eta bizi baldintzak askoz gehiago hobetu ziren gizartearen zati batentzat. Honetaz gain aurrerapen asko egon ziren medikuntzan eta higienean ere, eta honen ondorioz mende askotan zehar Europako biztanleriak jasaten zituen epidemia asko modu nabarmenean murriztu egin ziren. Honen adibide argia da [[Edward Jenner]] mediku britainiarrak [[1796]]. urtean [[baztanga]]ren kontra aurkitu zuen txertoa, gaixotasun honengatik hiltzen ziren pertsonen kopurua modu harrigarrian murriztu zuena.
 
Beste alde batetik garrantzia handia izan zuen aurrerago azalduko den [[proletario|proletalgoarenproletargoaren]] agerpenak. Klase honetako pertsonek bere lanetik lortzen zituzten haien irabazi guztiak eta horregatik zabaldu zen familia handia izateko joera, semeak haien etorkizunerako berme bakarra baitziren. Horregatik zenbat eta seme-alaba gehiago izan, hau da, gero eta ''prole'' handiagoa izan, orduan eta diru gehiago izango zuten. Honen ondorioz populazioa asko hazi zen langile klaseen eraginez, hauen bizi- eta lan-baldintzak penagarriak eta bizi itxaropena oso laburra izan arren, gaur egun hirugarren munduan gertatzen ari den moduan.<ref name=":0" />
 
Populazioaren hazkunde eta industrializazioaren beste ondorio garrantzitsu bat [[hiri]]en hazkundea izan zen, orain ikusiko den moduan.
35. lerroa:
Industria Iraultzaren eta bolada Iraultzaileen ondorioz aldaketa sakon bat gertatu zen [[gizarte]]an, ondoren ikusiko dugun moduan.
 
Jakina da nola banatzen zen gizartea Industri Iraultza baino lehen, estamentuka hain zuzen ere. Baina hau aldatuz joan zen gertatutako iraultza [[liberalismo|liberalei]] esker eta Industria Iraultzaren ondorioz guztiz finkatu zen gizarte mota berria, klase gizartea deritzona. Klase gizartea zabalagoa zen eta pertsonen “estatus”-a haien irabazien arabera sailkatzen zen. Honela, gizartea ondoren azalduko diren hiru multzoetan geratu zen bananduta<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Industrial Revolution - Classes of People|url=https://www.industrialrevolutionresearch.com/industrial_revolution_classes_of_people.php|aldizkaria=www.industrialrevolutionresearch.com|sartze-data=2019-12-07}}</ref>:
 
* '''Goi mailako klaseak''': bi multzo nagusik osatzen zuten; burgesia alde batetik eta eredu finantziero liberalera egokitu zen aristokrazia bestetik. Azken multzo honek pribilegio guztiak galdu zituen, baina leku batzuetan eredu berrietara moldatu zen bere aberastasunak industria berrietan inbertituz. Lehenengo multzokoak ordea betidanik aritu ziren finantza eta negozioetan, baina Industria Iraultzaren garaian inoiz baino ugariagoak eta boteretsuagoak bihurtu ziren, haiek baitziren industria berrien jabeak, garraiobideak kontrolatzen zituztenak, etab. [[Aristokrazia]] eta goi burgesia gero eta gertuago jarri ziren: bi taldeetako familien arteko ezkontzak zeuden, [[burgesia]] gero eta ideologia kontserbadoreago bat bereganatzen joan zen eta luxuz eta aisialdiz betetako bizitza hartzen joan zen denbora igaro ahala. Talde hauetakoak ziren eskubide politikoak zituzten bakarrak ere, sufragio zentsitarioa baitzen ordezkari politikoak aukeratzeko era nagusia, eta horregatik egin ziren erreforma eta lege berri gehienak haien interesak defendatzeko izan ziren.
43. lerroa:
* '''Behe mailako klaseak edo [[proletario|proletargoa]]''': Klase honen barruan langileak, hau da, besteentzat lan egiten zutenak, sartzen dira. Baina klase honetan ez zeuden nekazariak bakarrik, gehiengoa Industria Iraultzaren ondorioz agertutako proletargoa zen. Klase berri hau nekazal guneetatik hirietako industrietara lan egitera joan zirenek osatzen zuten. Hauek zuten irabaziak lortzeko modu bakarra haien lan egiteko indarra zen eta hau jabeei (goi mailako burgesei) saltzen zieten soldata baten truke. Arrazoi honengatik zenbat eta gehiago izan familian orduan eta irabazi gehiago jasoko zuten etxean, familia bakoitzeko kopurua asko igo zen horrela. Baina klase honetako pertsonak, industriaren oinarria izan arren, oso egoera txarrean bizi ziren, ondoren azalduko den moduan.
 
Industria Iraultzaren ondorio txarrenetarikoa izan zen proletargoa geratu zen egoera larria. Lehenago esan den moduan [[hiri]]ak izugarri handitu ziren eta txarto planifikatutako auzo berri asko agertu ziren langileentzat. Auzo hauek ez zuten inolako zerbitzurik, ez higienerik, delinkuentzia oso handia zen, eta gaixotasunak modu larrian zabaltzen ziren bertan. Horrez gain, lan baldintza penagarriak jasan behar zituzten, ez baitzegoen inolako legerik jabeen gehiegikeriak arautzeko. Modu honetan Iraultzak langileak egunero 13 ordutaraino lan egitea ekarri zuen, aste osoan zehar igande arratsaldean izan ezik, bost urtetik gorako umeak lan egiten hastea eta emakumeak ere lan munduan sartzea. Umeen eta emakumeen kontratazioa gero eta arruntagoa bihurtu zen, hauek gizonak baino bi eta hiru bider gutxiago irabazten baitzuten. Horrez gainera, fabrikak ez ziren lan egiteko leku egokiak, zikinak, itxiak, hezeak eta kez beteak baitzeuden. Pixkanaka-pixkanaka langile hauek haien egoeren larritasuna ikusten joan ziren eta ondorioz langileen aldeko mugimenduak agertu ziren, aurrerago ikusiko den moduan. [[XIX. mendea]]ren hasieran gobernuak gutxieneko neurriak hartzen hasi ziren, batez ere umeen lanarekin erlazionatuak, hauei lanorduak jaisteko edo lan egiteko gutxieneko adina igotzeko. Honen adibidea izan zen [[Ingalaterra]]n [[1833]]. urtean agertu zen “The Factory Act”<ref>{{Erreferentzia|izena=The National|abizena=Archives|izenburua=The National Archives - Homepage|hizkuntza=en-GB|url=https://www.nationalarchives.gov.uk/education/resources/1833-factory-act/|aldizkaria=The National Archives|sartze-data=2019-12-07}}</ref>, 9-13 urte artean zeuzkaten umeak bederatzi ordu “bakarrik” lan egin ahal zutela arautzen zuena.
 
== Ondorio ekonomikoak ==
Baina Industria Iraultzak ez zituen gizartearekin erlazionatutako ondorioak bakarrik, beste era batzuetakoak ere izan zituen. Hauen artean ondorio ekonomikoak daude. Esan dezakegu Industria Iraultzak eragin gehien eduki zuen arloa ekonomia izan zela, zeren produkzio bideak guztiz aldatu ziren, eta ondorioz ekonomia sistema berria agertu edo guztiz garatu zen, [[Kapitalismo|kapitalismoa]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Kimberly|abizena=Amadeo|izenburua=How Capitalism Works Compared to Socialism and Communism|hizkuntza=en|url=https://www.thebalance.com/capitalism-characteristics-examples-pros-cons-3305588|aldizkaria=The Balance|sartze-data=2019-12-07}}</ref> konkretuki. Aldaketa haiek garrantzi handikoak izan ziren, eta gertatu izan ez balira gaurko Industria Zibilizazioa ezin izango zatekeen existitu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Industrial Revolution {{!}} Definition, Facts, & Summary|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/event/Industrial-Revolution|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-12-07}}</ref>
 
=== Produkzio bideen aldaketa ===
80. lerroa:
Baina hau ez zen izan finantziazio mota berri bakarra. Beste modu berri bat “beharkizunen” erosketa izan zen. Inbertsoreak beharkizun hauek erosten zizkion enpresari mailegu baten moduan, diru kopurua bueltatzeko epea eta interesak akordatu ondoren. Azkenik negozio bat zabaltzeko behar zen dirua lortzeko beste era bat bankuei mailegu edo kredituak eskatzea izan zen. Hauek, garai berrietako beharrak ikusita, modernizatu egin ziren zerbitzu hauek emanez.
 
Bestalde, kapitalismoak ekoizpena handitzeko makinen erabilera intentsiboa ekarri zuen, eta ordura arteko artisautzako enplegu mota asko desagertuz joan ziren. Manchester ondoko langile talde batek, pobreziari aurre egiteko, [[Rochdaleko Aitzindariak]]<ref>{{Erreferentzia|abizena=Fairbairn, Brett, 1959-|izenburua=The meaning of Rochdale : the Rochdale Pioneers and the co-operative principles|argitaletxea=Centre for the Study of Co-operatives, University of Saskatchewan|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/37341097|isbn=0-88880-317-6|pmc=37341097|sartze-data=2019-12-06}}</ref> izeneko lehen kooperatiba sortu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HISTORY OF CAPITALISM|url=http://www.historyworld.net/wrldhis/plaintexthistories.asp?historyid=aa49|aldizkaria=www.historyworld.net|sartze-data=2019-12-07}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Origen del capitalismo|hizkuntza=es|data=2015-11-18|url=https://economipedia.com/definiciones/origen-del-capitalismo.html|aldizkaria=Economipedia|sartze-data=2019-12-07}}</ref>
 
== Ondorio politikoak ==
86. lerroa:
Industria Iraultzak hainbat ondorio politiko ere ekarri zituen berarekin, ondorengo bizitza politikoan garrantzia handikoak izan zirenak eta gaur egun ere eragina edukitzen jarraitzen dutenak. Hauek izango dira azkenik azalduko direnak.
 
Alde batetik Iraultzaren ondorioz garai berean gertatu ziren Iraultza Liberalen eraginez sortutako errejimen politiko [[liberalismo|liberalak]] sendotu ziren. Hau gertatu zen, alde batetik, garai horretan eman ziren aldaketa ekonomikoengatik, hauek baita ere [[liberalismo]]an oinarrituta baitzeuden. Aldaketa horien ondorioz burgesiak boterea lortu zuen, zeren haiek bakarrik zituzten eskubide politikoak. Errejimen politiko liberal hauek gehienetan monarkia konstituzional edo parlamentario baten bitartez gauzatu ziren, eta lehen esan denez, Industria Iraultzari esker gauzatu ziren, garapen industriala baitzen [[Estatu]]aren nagusitasun internazionala ziurtatzen zuena.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Political Change during the Industrial Revolution|hizkuntza=en-US|url=https://schoolworkhelper.net/political-change-during-the-industrial-revolution/|aldizkaria=SchoolWorkHelper|sartze-data=2019-12-07}}</ref>
 
Baina Iraultzaren ondorioz egon ziren ondorio politiko garrantzitsuenak beste mota batekoak dira, proletalgoak sortutakoak. Langile-klasea bere egoeraren larritasunaz kontzientziatzen joan zen eta ondorioz hainbat mugimendu sortu zituzten hauek hobetzeko asmoz.
 
Mugimendu hauetako bat “[[Cartismoa]]” deritzona izan zen. Hau langileen mugimendu antolatu bat izan zen eta [[1837]]tik [[XIX. mendea|XIX. mendera]] bitartean aritu zen. Bere prozedurak baketsuak ziren: langileen ehunka-milaka sinadura batzen zituzten gero [[Ingalaterra]]ko parlamentuari eskakizunak egiteko. Haien eskaera garrantzitsuena gizartearen demokratizazioa zen, horrela politikan parte hartu ahal izateko eta langileen lan egoera hobetu ahal izateko. Baina [[XIX. mendea]]ren erdialderantz indarra galtzen joan zen. Hala eta guztiz ere, eskatzen zituzten gauzak handik gutxira pixkanaka betetzen joan ziren.<ref name=":1" />
 
Beste mugimendu oso garrantzitsua eta Industria Iraultzaren ondorio nabarmenetakoa [[sindikalismo]]a izan zen. Errejimen liberal berriek langileen elkarteak guztiz galarazten zituzten, liberalen ustez hauek merkatuari askatasuna kentzen baitzioten. Baina hala eta guztiz ere langileak taldetan elkartu ziren erakundeek ematen ez zizkieten zerbitzuak haien artean emateko, langile zauritu edo gaixoei laguntza emateko adibidez. [[1824]].urtean Britainiar Gobernuak langileen elkarteak legeztatu zituen eta honen ondorioz lehenengo [[sindikatu]]ak sortu ziren, ''Trade Unions'' izenekoak. Hauek denbora gutxian indar handia hartu zuten, mendearen erdialdean ehunka milaka langile batu arte. Bere oinarrizko helburua langileen bizi baldintzak hobetzea izan zen; eta horretarako grebez, negoziaketa baketsuez eta, legeek onartzen zutenean, politikan parte hartzeaz baliatu ziren.<ref name=":1" />
 
Azken mugimendu garrantzitsu bat egon zen [[Europa]] mailan, [[Ingalaterra]]n bezainbeste eragin izan ez bazuen ere. Hau [[XIX. mendea]]ren erdialderantz agertu zen: [[sozialismo]]a. Langileen ideologia berri hau [[Karl Marx|Marxek]] proposatu zuen eta arrakasta handia izan zuen [[Frantzia]] eta [[Alemania]] bezalako herrialdeetan. Mugimendu honen partaideak [[anarkismo|anarkistekin]] batera Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zuten, eta hauek ere langileen egoeraren hobekuntza bilatzen zuten, baina modu iraultzaile eta erradikalago batean.
 
Azkenik, esan behar da langileen mugimendu hauek azkenean haien helburuen zati bat burutzea lortu zutela, baina oraindik asko falta zitzaiela langileen egoera [[Europa]]n guztiz ona izateko. [[Ingalaterra]]n langileen egoera hobetzeko lehen legea [[XIX. mendea]]ren hasieran agertu zen. Lege honen arabera umeek ezin zuten 12 ordu baino gehiago lan egin egunean, baina hau ez zen bete denbora asko igaro arte. Hainbat lege gehiago agertu ziren, ume langileen egoera arautzeko denak, baina bete gabe jarraitu zuten. Lege hauek batez ere umezurztegiak kontrolatzeko egin ziren, bertako umeak esklabutza egoeran lan egiteko erabiltzen baitzituzten. [[1844]]. urtean agertu zen emakumeen egoera ere arautzen zuen lehenengo legea. Honen arabera, emakume eta umeek ezin zuten 12 ordu baino gehiago lan egin. Gero eta lege gehiago joan ziren agertzen hauen modukoak, baina langileen egoera ez zen asko hobetu [[Europa]]n [[XX. mendea]]n ondo sartuta egon arte. Mugimendu hauen eraginez ere iraultza [[sozialismo|sozialista]] eta [[komunismo|komunistak]] sortu ziren XX. mendean zehar, gaur egungo munduan oraindik existitzen diren gobernu mota batzuk ekarriko zituztenak. Baina hala eta guztiz ere, gogoratu behar da [[Industria Iraultza]]ri buruz eta langileen klaseetan izan zituen ondorio txarrei buruz hitz egiten dugunean, Europaren kasua aurkezten dugula; zeren oraindik [[Hirugarren Mundua|Hirugarren Munduko]] herri askotan langile askok, umeak barne, Europan garai hartan bizi ziren egoerak jasaten dituztela, eta askotan egoera hori larritu egin dela, askotan “Mundu Garatuaren” kontsumismo eta berekoitasunagatik.<ref name=":1" />
 
== Ikus, gainera ==