«Euskal Herria»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{sakontzeko|Euskal Herriko antzerkia}}
[[Fitxategi:Mendiague1.jpg|thumb|Zuberoako pastoral bat]]
[[1494]]. urteko estreinako aipamenetik, [[Europa]] osoan bezala, euskal antzerkigintza [[Kristautasun]]ari estu lotuta ibili zen, eta bereziki landu ziren [[Eguberria]]ren eta [[Aste Santua]]ren gaiak. Euskal antzerkigintza [[XVIII. mendea]]n hasi zen kristau mundutik aldentzen; [[Argien Garaia|Ilustrazio]] garaia zen, eta [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]]k eta elkarte haren sortzaile [[Frantzisko Xabier Munibe]]k bultzada handia eman zioten euskal antzerkigintzari. Hala ere, [[XIX. mendea|XIX. mende]] arte ez zen osatuko aldentze hori. Bestalde, XVIII. mendean hasi ziren [[Zuberoa]]<nowiki/>n, baita, herri-antzerkiaren lerroan gaurdaino ematen direnakdiren [[Pastoral|pastoralak]].
 
[[1915]]ean, antzerkigintza berpiztuko zuen [[Euskal Iztundea]] jaio zen Donostian. Antzerki eskola baten modukoa zen Euskal Iztundea, baina hori baino gehiago ere izan zen: antzerkiaren inguruan zebilen jendearen bilgunea, baita obrak sortzekoa, entseguak egitekoa... Iztundea zuzentzeko katedra lortzen lehena [[Toribio Altzaga]] izan zen; hainbat motatako testuez gain, batez ere antzerki lanak idatzi zituen (osorik euskaraz idatzitako lehena, ''[[Aterako gera]]'' (1888)). Euskal Iztundeak sustatutako lanak [[Donostia]] eta Gipuzkoa osora hedatu ziren, baita Bizkaira ere gero, Resurrecion Maria Azkueren eskutik. 1936ko gerra osteko urteetan, frankistek Euskal Iztundea itxiarazi zuten, eta Altzaga [[Ondarreta]]n kartzelan sartu.<ref>Ainhoa Sarasola, [http://www.berria.eus/paperekoa/1787/020/001/2015-01-02/mendeurrenak_albiste_izango_dira_2015ean.htm «Mendeurrenak albiste izango dira 2015ean»], ''Berria'' 2015-01-02</ref>[[Fitxategi:Hamlet_2013_2.jpg|thumb|''Hamlet'' euskal antzezlana]][[XX. mendea]]n, [[Frankismo|Francisco Francoren diktadurak]] euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. [[Gabriel Aresti]] izan zen, [[1960ko hamarkada]]n, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; ''herri antzerki iraultzailea'' egin zuela esan izan da. [[Xabier Lete]]k dioenez,<ref>''Zeruko Argia'', 1965-01-24.</ref> Arestiren ''Beste mundukoak eta zoro bat'' antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.